Udalsarea 21eko Batzorde Teknikoa datorren astean Izarra Centren bilduko da
Udalsarea 21eko Batzorde Teknikoa gure herrian bilduko da datorren astean. Batzordea Izarra Centre eraikinera etorriko da martxoaren 7ko ostegunean, egun horretan jardunaldia egingo dute eta gure herria egoitza izango da. Jardunaldiari hasiera emango zaio 9:30etan eta amaiera 16:30etan.
Batzorde teknikoa sarea osatzen duten udalerrietako teknikariez osatzen den lan taldea da, zeina aldizkatasunez eta kiden herri batean txandaka biltzen den.
Batzordearen funtzioak ondorengoak dira:
- Sarea eta horren lidergo teknikoa bultzatzea.
- kudeaketa planak diseinatzea.
- Aldizka jarduerei jarraipena egitea.
- Jarduerak komunikatzeko barne prozedura zehaztea.
Ermuko alkateak jardunaldiari eta safari bilera emango dio. Carlos Totorikak ongi etorria emango die bertaratzen direnei eta Ermuko estrategia eta lan-ildoak aurkeztuko ditu. Jardunaldiari amaiera emateko nahi duten guztiek, Izarra Centre eraikina ezagutzeko bisita gidatua izango dute.
Martxoaren 7ko egitaraua
- 09:30etan: Ermuko Udalaren ongietorria. Ermuko estrategia eta lan-ildoak aurkeztuko ditu.
- 10:00etan. Eguneko gai-zerrenda irakurtzea.
- 10:05etan. Udalsarea 21en jarduera: 2012ko Kudeaketa-planaren balantzea eta 2013ko aurreikuspenak.
- 11:15etan Kafea.
- 11:45etan.Agindua, Ingurugiro eta Lurralde Politika sailaren laguntzak arautzen dituenak. 2012ko ebazpena eta 2013ko deialdia. Talde dinamika: hobetze proposamenak hurrengo deialdiari begira.
- 12:45etan. URA Agentzia: Ekitalde jardueraren balorazioa eta 2013ko aurreikuspenak.
- 13:15etan: Logistika eta mugikortasun jasangarriaren Euskal Erakundea: Europako STEER programa (Energy in transport).
- 13:35etan. Nueva biblioteca virtual: contenidos y mantenimiento.
- 13:45etan: Hainbat gai.
- 14:30etan: Luncha.
- 15:30etan: Aukerako jarduera, nahi duenarentzat: "Hiri erta herri azkarrak -Smart City". Izarra Centre eraikina ezagutzeko bisita gidatua.
Udalsarea 21 –Jasangarritasunerako udalerrien Euskal sareak- Euskadiko udalerrietako Toki 21Agendak koordinatzen eta jarduera planen exekuzioa bultzatzen duen foroa da.
Udalsarea 21 198 udalerrik osatzen dute, beraiek direlarik benetako protagonista. Eta beraiekin batera daude Eusko Jaurlaritzako Ingurugiro, Lurralde Antolaketa, Nekazaritza eta Arrantza saila, Etxebizitza, Herri Lan eta Garraio saila, Osasun eta Kontsumo saila, Ihobe Sozietate Publikoa, eta Uraren Euskal Agentzia (URA). Erakundeen arteko lankidetza elementu gakoa da sarea aurrera egiten jarraitzeko eta ildo beretik joateko, Euskal herriko udalerri guztiek garapen jasangarria jasan dezagun.
Lotutako albisteak

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena