Saharako bandera jarrita dugu Udaletxeko mastan

27.02.13
Gizartea

Gaur otsailaren 27an, Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa (SEAD) aldarrikatu zuteneko 37. urteurrena betetzen da. Horregatik, saharako bandera jarrita dugu Udaletxeko mastan, gainerako bandera ofizialekin batera, EUSKAL FONDOAren Sahara Koordinazio Unitateak eta POLISARIO Frontearen Ordezkaritzak luzatu duten eskari eta gonbitearekin bat. Saharar herriaren aldeko lagunen plataformak aipatu bandera igo du gaur goizeko zortzietan egin duten ekitaldian.

Euskadiko Erakundeetan gaurkoan bandera jartzearen helburua; Marokoko Gobernua burutzen ari den jazarpenaren aurrean zapalkuntzari era baketsuan aurre egiten dion herriari gure elkartasuna adierazteko eta, baita Saharar Herriari berez dagokion autodeterminazio eskubidea aldarrikatzeko ere bai.

Horrez gain, Udalbatza osatzen duten talde politikoek mozio bat tratatu eta hori bozketara jarriko dute, gaur arratsean egingo den Udalbatzarrean. Esperotakoari jarraiki, mozioa onartzen bada, gerora horren testuaren berri emango dizuegu hurrengo albiste batean.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz