Ermuak herriko argiak ikuskatuko ditu horien eraginkortasuna gehitu eta Ingurumena errespeta ditzaten

04.03.13
Abisuak eta matxurak

Consultoria Luminica izeneko enpresa herriko argiak ikuskatzen ari da orain astebetetik. Ikuskatze azterketa dela-eta, aurreko astean zehar kaleetako argiak piztuta ikusi ahal izan ditugu baita egunez ere. Ikusketaren helburua gure herrian eraginkortasun energetikoa arautzen duen araudia betetzen dugun ala ez jakin nahi da, ezezko kasuan, hori bete ahal izateko gomendioak eman diezaguten. Guztia kale argiak eraginkorragoak izan daitezen, ingurumena errespetatu eta C02eko emisioak gutxitzeko helburuaz. Azterketaren ondorioz eta egingo dizkiguten gomendioei jarraiki energia kontsumoa gutxitzea espero dugu eta, ondorioz, baita elektrizitatearen fakturak.

Ikusketa lanak orain zortzi egun hasi ziren, otsailaren 25eko astelehenean hain zuzen ere. Enpresako langileek kaleko argiak piztuta eduki behar dituzte egun argia bada ere, ematen dutena neurtzeko eta koadroetan egiaztatze lanak egiteko.

Aste honetan bigarren fasean aurreikusitako lanak egiten dihardute. Lanak ondorengoak dira:

Bigarren fasea: landa lana datuak hartzen segitzeko

Lehenengo fasean bildutako datuak osatu eta egiaztatzeko landa lanak egingo dira, herri argiak dauden sektore guztiak bisitatuz, egunez nahiz gauez.

Fase honetan herri argien sektore bakoitza osatzen duten elementu guztiak identifikatuko dira, berezituz besteak beste ondorengoak:

  • Kontratu-motak eta horien ezaugarriak. Kontsumo energetikoak eta horren kostu ekonomikoa.
  • Iluminazio motak:bideetakoak, dekorazio edo apaingarriak, eta abar…
  • Lanpara, luminaria eta balasto motak, eta abar.
  • Ekipoak konektatu eta deskonektatzeko kontrol sistemak.
  • Argia gutxituaz energia aurrezteko sistemarik badagoen edo ez (murritzaileak, linearen hasieran estabilizadoareak, maila bikoitzeko balastoak, eta abar.
  • Dugun luminaria parkea inbentariatzea.

Datu guztiekin ezagutu nahi dira ondorengo aspektuak:

  • Argi koadroen inbentarioa.
  • Parametro elektriko guztien monitorizazio eta erregistroa (tentsioak, intentsitateak, potentzia faktorea, potentzia aktiboa, erreaktiboa eta itxurazkoa, karga-maila, kontsumo energetikoa, eta abar.)
  • Koadroaren lur-harguneak duen erresistentzia neurtzea.
  • Linea eta ekipoen kontserbazio egoera.
  • Argitasun maila eta argiaren ezaugarriak.
  • Argiteri sistema egoki funtzionatzen duela egiaztatzea.

Lotutako albisteak

Imagen
30.06.25
Ongaraiko eta Iparragirreko arrapala eta eskailera tarteak zerbitzuz kanpo

Bi zati horietan eskubanda eta beste piezaren bat aldatu beharra dago
Imagen
23.06.25
Orbe Kardinalaren plazako pergolaren estalkia hobetzeko lanak

Bihar hasi eta bi aste iraungo dute lanak: beirazko panelak aldatu, profilak garbitu eta estalkia zigilatuko da
Imagen
19.06.25
Mankomunitateak hondakin organikoaren kudeaketa errazten duen aplikazio digitala aurkeztu du

‘IREKI’ aplikazioak edukiontzi marroia irekitzeko eta organikoaren poltsak jasotzeko balio du. Android eta IOS sistemetarako dago erabilgarri