‘Mamá’ eta ‘Siete psicópatas’ filmak asteburuan ikuksgai Ermua Antzokian

06.03.13
Ermua Antzokia

Asteko zine programazioa ostegunean hasiko dugu, ohikoa den zine-klubeko saioarekin. Aste hau berezia da, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatuko baitugu, hori horrela antolatzaileek bere ekarpentxoa egin nahi izan dute eta Laura Maña zuzendariaren ‘Ni Dios, ni patrón, ni marido’ tituluko filma argentinarra proiektatuko dugu. Filma 2010ekoa da eta Virginia Volten anarkistaren ibilbidea kontatzen du. Voltenek ideologia bertsuko beste kideekin emakume langileentzat egunkari bat kaleratu zuen 1896an, zeinak “Emakumearen ahotsa’ izena zuen. Egunkariaren lema ondorengoa zen: “Ez jainko, ez ugazaba ez senarrik ere“. Filma intentsua da, garaiko emakume langileek jasaten zituzten baldintza gogorrak eta esplotazio bikoitzaren –emakume eta langile izateagatik- xede zirela jabetu izana modu zorrotzean islatzen duena. ‘Ni Dios, ni patrón, ni marido’ iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.

Zine komertziala proiektatzen hasiko gara larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, Martin McDonagh zuzendariaren ‘Siete psicópatas’ tituluko filmarekin. Komedia beltz basatia da, oso tankera britainiarrekoa eta aktore on sorta bildu duena: Colin Farrell, Woody Harrelson eta Christopher Walken. Siete psicópatas filma zoroa eta oso dibertigarria da, zorroztasunez, umore beltzaz eta biolentziaz josita dagoena. Gidoigile batek txakur galdu batean oinarritzen da inspirazioa berreskuratzeko. Bere benetako arazoak hasiko dira mafiako kide den baten animalia desagertzen denean. Siete psicópatas igande gaueko hamarretan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena une honetan gori-gorian dagoen thrillerra da Andy Muschiettiren ‘Mamá’. Filmako protagonista Jessica Chastain da eta produkzioa Guillermo del Totork egin du. EEBBetan marka guztiak hautsi ditu takiletan eta Espainian ere filmarik ikusiena izan da azken hiru asteburuetan. Mamá esperientzia hunkigarria da zize zaletu ororentzat, terrore ukitu handia du eta baita atal poetiko iluna ere. Terrore klasikoa eta edertasun arraroak uztartzen ditu. Neskatilatxo bi oihan barrenean galtzen dira, haien ama erailtzen duten egun berean. Bost urte beranduago basoan abandonaturik zegoen etxola batean berragertzen dira. Haien osaba-izebak ohiko bizitza ematen saiatuko dira. Mamá larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izanen dugu.

Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igande arratsaldeko 5etan Yoko titulua proiektatuko dugu. Familia osoarentzat filma oso aproposa da. Samurtasunez eta abenturaz jositakoa. Himalaya mendateko Yeti txikitxo bat Europara iristen da, eskrupulorik gabeko ehiztari baten dirutza egin nahi du animalia kontinenteko azoka guztietara eraman eta erakutsiz. Hamaika urteko neskatilak, Piak, animaliari ihes egiten lagunduko dio. Ondoren, ezkutatu eta babestu beharko duelarik bere familiaz baita ere.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan
Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu