Carmen Machiren ‘Juicio a una zorra’ bakarrizketa Antzokian ikusteko sarrerak agortu egin dira

07.03.13
Ermua Antzokia

Carmen Machi antzezlea bihar Ermua Antzokira datorkigu ‘Juicio a una zorra’ bakarrizketa antzeztera, gaueko 22:15etatik aurrera emango duen emanaldi bakarrean, eta jada ez da sarrerarik geratzen agortu egin direlako. Machi antzezle ospetsuak, Antzokiko edukiera osoa betetzeko gauza izan da. Carmenek emakumerik linairenari –Helena de Troyari- bizia ematen dio, zeini Antzinatasuneko gudurik famatu eta bortitzena hastearen arrazoia leporatu izan zaio tradizioaren arabera. Guduak hamar urte iraun zuen, bazter guztiak sarraski eta minez beteaz. Kutuna, maitale sutsua eta pertsona mindua da, Zeusen alaba bakarrak bere duintasuna aldarrikatzen du eta eternitate osoaren isla duen epaiketan ahantzia izateko zizpuratzen du. Baina, nork sinetsi “gerraren azken arrazoia ni neu nintzela?”.

Miguel Angel Arco autore eta zuzendariak historia ezagun bat kontatzen digu buru-argitasun eta ikuspuntu berri batetik; Homerotik hasi eta Offenbachen ‘La Bella Helena’ obren eragina jasoaz. Meridako jaialdian zuzendariari egin zitzaion eskaeraren fruitu da ikuskizun hau.

Fitxa teknikoa:

  • Antzezlea: Carmen Machi
  • Zuzendari eta autore: Miguel del Arco
  • Musika: Arnau Vilà
  • Argiak: Juanjo Lorrens

Lotutako albisteak

Imagen
11.03.26
Sociedad Cervantinak ‘Marcela' antzezlana dakar Ermua Antzokira

Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
04.03.26
Bely Basarteren ‘Amor letal tour , Ermua Antzokian gozagai

Madrilgo musikagile eta abeslaria ostiral honetan arituko da, 20:30ean