Herriko Kazuelatxo Lehiaketaren II edizioa Jai tabernak irabazi du, ‘Txipiroi kontserba’rekin

08.03.13
Gizartea

Herriko Kazuelatxo Lehiaketaren II edizioa Jai tabernak irabazi du, ‘Txipiroi kontserba’ izeneko proposamenarekin. Epaimahaiaren iritziz saria jasotzea merezi izan du “aurkezpena nobedosoa izan baita, janaria kontserba lata batean jarri duelako, eta zapore tradizionalak ederki uztartzen jakin izan duelako”. Sailkapenaren bigarren lekua bi establezimenduk lortu eta konpartitu dute, saria emateko zaitasunaren aurrean erabaki salomonikoa hartu ostean. Saridunak Txalaparta eta Orensana tabernak dira, hurrenez hurren, ‘Ajoarrieroa otarrainkaz” eta “”Alkatxofa, kardu eta urdaiazpiko iberikoaz” izeneko proposamenekin.

Epaimahaia osatu dute Belaustegi Jatetxeko (Elgoibar) Iosu Mugerza sukaldariak; Iribar jatetxeko (Getaria) Pilar Manterolak eta Makatzeta Jatetxeko (Arrazola-Atxondo) Carlos Gulinek. Hirukotea atzo arratsaldean pasa zen aldez aurretik aukeratutako hamabi establezimenduetatik kazuelatxoak dastatzera, Lobiano Gastronoki elkarte antolatzaileko kideez lagunduta. Epaimahaikideek aurkezpena, testura, zapore-gustua eta proposamenaren berrikuntza maila baloratu dituzte.

Epaimahaiaren ustez parte hartu duten establezimenduek oso maila ona erakutsi dute eta erabakia hartzea ez dute batere lan erraza izan. Finalerako sailkatu diren hamabi establezimenduek ondorengoak izan dira: Titanic, Jai, Txalaparta, Infreñu, Outomuro, Zutabe, Urkaregi, Orensana, Tribuna, C. Andaluz, La Forja eta Herga.

Zorionak parte hartzaile guztiei egindako lanagatik, eta bereziki finalera iritis eta lehiaketa irabazi dutenei.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
03.12.25
'Los perros' dantza ikuskizuna aurkeztuko Antzokian

‘Led Silhouette’ eta M. Morauren lana, ostiral honetan 20:30ean
Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.