Abian, Debabarrena eskualdeko Lanbide Heziketaren 1ngo azoka

11.03.13
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua
  • Abian, Debabarrena eskualdeko Lanbide Heziketaren 1ngo Azoka aste honetan egingo da Eibarren, Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, lanbide heziketako ikastetxeekin –Ermua-Mallabikoa barne elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.
  • Helburua, eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea da eta Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea.
  • Hiru egunetan hainbat tailer eta hitzaldi egingo dira, dohainik. Egitaraua kontsultatzeko: www.debegesa.com

Aste honetan egingo da Eibarren -Armeria Eskolako patioan- Debabarrena eskualdeko Lanbide Heziketaren 1ngo Azoka, ABIAN izenekoa. Azoka Debegesa Garapen Agentziak antolatu du eskualdeko lanbide heziketako ikastetxe guztiekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Azokak ostegunean irekiko ditu ateak, martxoaren 14an, eta hiru egunez egongo da zabalik, martxoaren 16ra bitartean. Ordutegiari dagokionez, ostegun eta ostiralean goiz eta arratsaldez egongo da zabalik (10:00-14:00 eta 16:00–19:00) eta larunbatean goizez bakarrik (10:00–14:00). Sarrera irekia da eta doakoa.

Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azoka publiko zabalari zuzenduta dago baina, bereziki, DBH eta Batxilergoko azken kurtsoetako ikasleei, ziklo formatiboetako erdi eta goi mailako azken kurtsoetako ikasleei, heziketa zentroetako eta erakunde publiko nahiz pribatuetako irakasle, orientatzaile eta formatzaileei, enpresa-erakundeei, langile aktibo eta langabeei eta, oro har, herritarrei, lanbide heziketan interesa duten guztiei.

Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azokak helburu bikoitza du. Batetik, eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea, Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko lotura erakustea, alegia.

Helburu zehatzagoak hauexek dira:

  • Topagune bihurtzea eta Lanbide Heziketaren alorrean eskualdean burutzen diren jarduera guztiak erakustea.
  • Lanbide heziketaren gaineko informazioa gazteen esku jartzea, lanera sartzea erraztu asmoz.
  • Langile aktiboei eta langabeei eskaintzaren berri ematea, egun duten lanpostua hobetzeko edota lanaren bilaketa errazteko.
  • Herritarrei oro har Lanbide Heziketaren garrantziaz ohartaraztea, garapen sozioekonomikoaren giltzarri gisa.

Hiru egunetan hainbat hitzaldi eta tailer hartuko ditu ABIAN Azokak. Tailer horiek doakoak dira eta parte hartzeko interesa duten guztiek aurrez eman behar dute izena 943 82 01 10 telefonora deituz edo pymes@debegesa.com helbidera idatziz.

Debegesaren webgunean, www.debegesa.com, azokari buruzko informazio guztia kontsulta daiteke, baita egitarau osoa ere.

Sare sozialetan ere badu presentzia Abian azokak. Hala, Facebook-en orrialdea du dagoeneko (facebook.com/AbianAzokaDebabarrena) eta Twitterren ere azokaren berri izango dute erabiltzaileek (@AbianAzoka).

Irekitzeko ekitaldi ofiziala

Azoka irekitzeko ekitaldia ostegunean egingo da, hilak 14, goizeko 10:00etan. Bertan izango dira Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Lanbide Heziketako Zuzendari Ramon Martinez de Murguia eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo diputatu Jon Peli Uriguen.

Irekitze ofizialaren ostean, mahai-ingurua egingo da “Lanbide Heziketa eta Ingeniaritzaren eta Enpleguaren arteko harremana” izenburupean. Mahai-ingurua irekia da eta herritar oro dago gonbidatuta. Hizlari arituko dira, Ramon Martínez de Murguia eta Jon Peli Uriguenekin batera, eskualdeko hainbat enpresetako ordezkariak:

  • Eduardo Zubiaurre, Jaz Zubiaurre, S.A.-ko Zuzendari Orokorra eta ADEGI-ko presidente ohia
  • Mercedes Zulueta, Apel, S.A.ko Zuzendaria
  • Jesús Astigarraga, Danobat, S.Koopeko presidentea
  • Julián Hernando, ZF Lemforder TVAko Zuzendari Orokorra eta ACICAEko presidentea
  • Iñigo Pérez-Arregui, Engine Power Components Group Europe, S.A.ko Zuzendari Orokorra
  • Eduardo Gonzalez, Mendaroko Ospitaleko Zuzendaria
  • Azokan parte hartuko duten erakustokiak:

    • Armeria Eskola
    • Debako Arte Eskola
    • Debegesa
    • Eibarko Industria Ingeniaritza Teknikoko U.E.
    • Makina Erremintaren Institutua – IMH
    • MEKA Lanbide Eskola
    • IES UNI Eibar-Ermua BHI
    • Mutrikuko Institutua
    • P.C.P.I. Eibar-Hasierako Lanbide Prestakuntzako Programa
    • P.C.P.I. Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenetarako Zentroa
    • TKNIKA-Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroa

    Lotutako albisteak

    Imagen
    10.10.25
    Datorren astean hasiko da ‘Eman zure eskua’ proiektuaren V. edizioa

    Ermua-Mallabia IMFPBko estetika eta ile-apainketako 1. eta 2. ikastaroetako ikasleak gehitu ditu ekimenak
    Imagen
    Ermua-Mallabia institutuko sarrera | Entrada al instituto Ermua-Mallabia
    01.09.25
    Plaza guztiak beteta Ermua-Mallabia Hasierako Lanbide Heziketa Institutuan

    Ikasturtea ostiral honetan, irailak 5, hasiko da eta ostegunean, irailak 4, familiekin lehen bilera egingo da
    Imagen
    24.04.25
    Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

    Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren