'OZ, Un mundo de fantasía 3D' eta 'Hitchcock' filmak asteburuan ikusgai Ermua Antzokian

12.03.13
Ermua Antzokia

‘Las ventajas de ser un marginado’ filmaren emanaldia bertan behera, banaketan arazoak daudelako

Asteko programazioari hasiera emango diogu proposamena oso bereziarekin. Ostegunetako zineklubean Euskadin errodaturiko azken laburmetraiak ikusi ahal izango ditugu ‘Laburbira’ programari esker, Topaguneak antolatutakoa eta Euskal Birusari esker Ermura datorkiguna beste behin. Aurten 8 laburmetrai dakar. Gehienak iaz grabatutakoak. Besteak beste, ondorengoen lanak ikusi ahal izango ditugu: Koldo Almandoz, Deus eta machina; Telmo Esnal, Hamaiketakoa; edo Bernues anaien, Desentxufatuak. Horren harira, David Bernues ostegunean Ermua Antzokian bertan izango da, X. Laburbira hau ikustera joaten garen guztiokin solasaldia mantentzeko.

Asteko zine komertzialari dagokionez, lehenik eta behin adierazi behar dugu aldez aurretik iragarrita genuen ‘Las ventajas de ser un marginado’ filma ipar amerikarra ez dugula proiektatzerik izango, banaketa arazoak daudelako. Kultura Sailetik filmaren proiekzioa bertan behera utzi behar izanagatik barkamena eskatzen dizuegu. Nolanahi ere, hilerako programazioa gaurkotuena ekartzen saiatzeak arrisku hori du eta, gutxitan bada ere, horrelako ezustekoak ematen dizkigu.

Nolanahi ere, asteburuko kartelerak bi filma aparta ikusteko parada emango digu, ikusle oro asetzeko modukoak izatea espero dugularik. Larunbata arratsaldeko zazpi eta erdietan Oz, un mundo de fantasía 3Dimentsiotan proiektatuko dugu. Disney faktoriako lan honek bertaratzen diren guztiei gustatuko zaie. Sam Raimik zuzendu du eta aktore protagonistak James Franco, Mila Kunis eta Rachel Weisz dira. Oz, un mundo de fantasía 3D tituluko filmaren jatorria El Mago de Oz klasiko ahaztezinean kokatzen da. Filma koloretsu eta ikusgarria da, margo eta imaginazioz gainezka egiten duena. La vida de Pi filmaren ondoren, 3 D teknologiari etekinik handiena atera dioena da. Zikuan aritzen den zalantzazko magoa Oz herrialdean babesa bilatu beharko du, patua eta ospea lortzeko. Aipatu magoaren gaitasuna kolokan jartzen duen sorgin taldeak hainbat estutasun egoeran jarriko dute. Pelikula hau igande arratsean, haurrentzako emanaldian ere ikusterik izango dute gazteenek. Proiekzioak igande arratseko 5etan, gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan izango dira.

Asteburuko bigarren proposamena Hitchcock izanen da, zuzenari handienaren gainean Sacha Gervasi zuzendariak errodatu duen lan biografikoa. Aktore zerrenda apartak parte hartzen du, horren buru Anthony Hopkins izanik, Hellen Mirren eta Scarlett Johanssonekin batera. Filma ez da ohiko biografia lana, zuzendariaren bizitzan kokatu ordez Psikosi lan handia aurrera ateratzeko egin zuen lanean eta haren emaztearekin izandako harreman berezia kontatzen baititu, izan ere bikotekidea izan baitzuen laguntzarik handiena eta bakarra zinearen historia markatu zuen lana onik amaitzeko. Hitchock emozio intentsitatez jositako, sinesgarri, argi eta erakargarri den filma da, Alfred Hitchock munstroaren alderik ilunenera eramango gaituena. Larunbat gaueko hamarretan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu Ermua Antzokiaren pantailan.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
10.06.25
Banarte Antzerki Taldeak "Cuentra atrás" aurkeztuko du Ermuan

Antzezlana ostiral honetan izango da 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian
Imagen
Fotografía del elenco de la obra de teatro Antigona
28.05.25
Sutegi antzerki taldeak ‘Antigona’ aurkeztuko du Antzokian

Sofoclesen lan klasikoa ostiral honetan izango da ikusgai, 20:30etik aurrera
Imagen
27.05.25
Ermua Antzokiak denboraldiko azken lau filmak proiektatuko ditu

Aste honetan ‘Una quinta portuguesa’, ‘La niña de la cabra’, ‘Faisaien irla’ eta ‘Moon, mi amigo panda’ ikusi ahal izango ditugu