‘Bodologuak’ antzezlana dakarkigu Antzokira Txintxeta taldeak

13.03.13
Ermua Antzokia

Txintxetak Produkzioak ‘Bodologuak’ tituluko muntaia dakarkigu Ermua Antzokira. Antzezlana aktoreek beraiek idatzitakoa da eta Anartz Zuazuak zuzentzen du. Ikuskizuna gaueko hamarrak eta laurdenetan hasiko da. Sarrerek hamar euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen eta webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kultur gunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogeita hamar minutu irauten ditu.

Mikel Pagadi, Egoitz Lasa eta Nagore Aranburuk ezaugarri duten euskal umore apartarekin, gaur egungo gai desberdinak astinduko dituzte bakarrizketa nahiz elkarrizketa moduan: Euskalduna izatearen burukominak, elizaren mundu zoragarria, gure elkarte gastronomikoak, euskaldunon oporrak, opari eta detaileak, etxeko animalien erropak, euskaldunok eta teknologia... eta beste gai batzuk jorratuko dituzte, hori bai, beti umorea oinarri bezala hartuta. Baina kasualitatea! Justu emanaldia baino lehen ezkontza bat izan dute eta funtzioa Bodologo bihurtuko da. Elegante, zorrotz, petral eta xelebre, baina beti umorez gainezka.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena