Julie Guravich & Víctor Aneiros Band blues musika Lobiano Kulturgunean

14.03.13
Ermua Antzokia

’Julie Guravich & Víctor Aneiros Bandtaldeare musika Lobiano Kulturgunera datorkigu larunbatean. Ikuskizuna iluntzeko 8etan hasiko da, eta Bizkaiko Jazz-Blues zirkuituaren barne txertatzen da. Sarrerak 8 euro balio du.

Julie Guravich Kanadan sortu zen, Saint John hirian, Atlantiko aldeko kostaldean. 15 urte zituenean hasi zen kantu lirikoaren eskolak jasotzen, eta Torontoko kontserbatorioan amaitu zituen lehen ikasketa hauek. 17 eta 23 urte bitartean antzezlari lanetan ibili zen eta protagonismo handiko paperak lortu zituen My Fair Lady, West Side Story eta antzeko musika ikuskizunetan. Aldi berean hainbat operatan abestu zuen Carmenena egiten, eta bakarlaria izan zen Atlantic Symphony Choir orkestran. Kantari ibili ohi da jazz eta blues zirkuituetan. Urte batzuk joan dira Galizian bizitzen jarri zenetik eta bertan Baldo Martínez, Saraibas eta beste musikari batzuekin elkarlanean jarduten du.

2010. urtean proiektu berria aurkeztu zuen Víctor Aneiros Band taldearekin, Galizian egindako Bluesaren adierazgarri apartekoarekin. Back from the blues elkarrekin kaleratu berri duten diskoa ari dira zuzenean aurkezten.

Julie Guravich & Víctor Aneiros Band. Hitz gutxitan esateko, blues ona, blues benetakoa, itxurakeriarik gabea, mundu oro aztoratuko duena.

Lotutako albisteak

Imagen
05.02.26
Aukeran taldeak ‘Amama' ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian

Larunbatean, 17:00etan, ipuin tradizionalak eta koreografiak uztartuz
Imagen
04.02.26
‘Puño Dragón' taldearen rock garratz eta ausarta Ermua Antzokian

Asturiarrek ostiralean joko dute, 20:30ean, ‘Juegos violentos' biraren baitan, bigarren diskoa aurkezteko
Imagen
03.02.26
Asteburuan ‘Rental family 'eta‘ Hamnet' filmak proiektatuko ditu Antzokiak

‘Nouvelle Vague' eta ‘Los guardianes del diente mágico' osatzen dute zine proposamena