Martxoan Ermua Centro Comercial txartelak hiru urte beteko eta %5eko deskontuak ekarriko

14.03.13
Gizartea

Jada hiru urte bete dira Ermua Centro Comercial txartela atera zenetik eta dagoeneko ia bi mila unitate luzatu zaizkie beste horrenbeste pertsonei. Datuok agerian jartzen dute tresna onartua izan dela eta baliagarria dela, salmentak biziberritzeko eta herrian erosketak egiten dituzten bezeroak saritzeko. Horregatik guztiarengatik, eta hirugarren urteurrena betetzen delako, txartelaz erosketak ordaintzen dituzten pertsona eta bezeroek ezusteko ona izan dezakete martxoko hilabete honetan zehar, ausaz %5eko deskontua aterako baitzaie hainbati ordainketa egiterakoan.

Ekimena arrakastatsutzat jo du EMOE elkarteak, ez beraien edo parte hartzen duten 67 establezimenduengatik, baizik ekimenarekin bat egin eta egunero herrian beren erosketak ordaintzen dituzten guztiei esker. Kanpaina honen bidez elkarteak eta partaideek beren esker ona adierazi nahi diete, beren fideltasuna sarituz.

Hambreko AVIA gasolindegian erregaia hartzen dugun bakoitzean erositakoaren %2 deskontatzen digute txartel honekin. Horrez gain, puntuak metatzen dira deskontu eta opariengatik trukagarri direnak. Ermua txartelak ez du mantenu kuotarik eta horrekin erosketak finantzatu ditzakegu. Hiru hilabetera inolako komisiorik gabe eta gehiagora nahi izanez gero, lehentasunezko interes tasarekin. Gainera, ez dago aurrezki-etxez edo banketxez aldatu beharrik. Txartelaren titularra izanez, urtean zehar EMOEk gauzatzen dituen promozio eta kanpainetan parte hartzeko aukera izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu