Lanbide Hastapenerako Zentroa, Abian, Debabarrena eskualdeko LH 1ngo azokan

15.03.13
Hasierako Lanbide Heziketako Udal Institutua

Abian, Debabarrena eskualdeko Lanbide Heziketaren 1ngo Azoka aste honetan egingo da Eibarren, Debegesa Garapen Agentziak antolatuta, lanbide heziketako ikastetxeekin –Ermua-Mallabikoa barne elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Helburua, eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea da eta Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea.

Hiru egunetan hainbat tailer eta hitzaldi egingo dira, dohainik. Egitaraua kontsultatzeko: www.debegesa.com

Ostegunetik gauzatzen ari da Eibarren -Armeria Eskolako patioan- Debabarrena eskualdeko Lanbide Heziketaren 1ngo Azoka, ABIAN izenekoa. Azoka Debegesa Garapen Agentziak antolatu du eskualdeko lanbide heziketako ikastetxe guztiekin elkarlanean, eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin.

Azokak ostegunean ireki zituen ateak, eta bihar arte hiru egunez egongo da zabalik, martxoaren 16ra bitartean. Ordutegiari dagokionez, ostegun eta ostiralean goiz eta arratsaldez egongo da zabalik (10:00-14:00 eta 16:00–19:00) eta larunbatean goizez bakarrik (10:00–14:00). Sarrera irekia da eta doakoa.

Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azoka publiko zabalari zuzenduta dago baina, bereziki, DBH eta Batxilergoko azken kurtsoetako ikasleei, ziklo formatiboetako erdi eta goi mailako azken kurtsoetako ikasleei, heziketa zentroetako eta erakunde publiko nahiz pribatuetako irakasle, orientatzaile eta formatzaileei, enpresa-erakundeei, langile aktibo eta langabeei eta, oro har, herritarrei, lanbide heziketan interesa duten guztiei.

Debabarreneko I. Lanbide Heziketa Azokak helburu bikoitza du. Batetik, eskualdeko eskaintza formatiboa aurkeztea eta, bestetik, Lanbide Heziketa lan merkatuaren beharrizanei ondoen egokitutako ikasketa gisa nabarmentzea, Lanbide Heziketaren eta enpleguaren arteko lotura erakustea, alegia.

Ermua-Mallabia Lanbide Hastapenetarako Zentroa, P.C.P.I. bertan da eta zentroak dituen hiru espezialitateen berri ematen ari da

  • Ile-apaindegiko laguntzailea
  • Automobilen konponketako laguntzailea
  • Mekanika alorreko langilea

Lotutako albisteak

Imagen
24.04.25
Ermua-Mallabiko OLHUIk ate irekien jardunaldiak iragarri ditu

Apirilaren 29an eta maiatzaren 7an egingo, arratsaldeko eta goizeko ordutegian, hurrenez hurren
Imagen
24.01.25
Iraunkortasunaren aldeko "Agenda txikia" ikastetxeetan jada

Lehen Hezkuntzako ikasleentzako GJHen bertsio egokitua da, eta alkateak eta udal liburuzainak eraman dute
Imagen
HLHko ikasleak, Gaztekimeneko lehen saria jasotzen | Alumnado de FPI recibiendo el primer premio de Gaztekimen
13.12.24
Ermua-Mallabia HLH institutuko lau ikaslek Gaztekimen proiektuko lehen saria eskuratu dute

Institutuko bigarren urteko ikasleek uretako edo mendiko abentura jardueraz gozatuko dute egin duten proiektuari esker