Arrazismo eta xenofobiaren kontrako astea gaur hasiko
Urtero, martxoaren 21ean, Arraza Bazterkeria Ezabatzeko Nazioarteko eguna ospatzen dugu. Horren harira, Ermuan gaurtik eta martxoaren 22ra bitartean, Arrazismo eta Xenofobiaren kontrako astea gauzatuko dugu. Eguna dela-eta, Ermuan jarduera egitarau zabala prestatu da. Programa horren xedea arrazismo eta arrazaregatiko bazterkeriaren inguruan hausnarketa egiteko guneak sortzea da. Aurtengo lema ondorengoa da: Zaintza kate globalak: migrazioei buruzko ikuspegi globala.
Kulturen arteko elkarbizitzaren sentiberatasunerako programez gain, Aurtengo edizioan giza-eskubide eta oinarrizko askatasunen ukapena dakartzaten aurreiritzi eta okerreko sinismenak prebenitzeko moduetan jarduteko konpromisoa indartuz.
Programan aurreikusitako jarduerak
- Martxoak 18an, astelehena. Jarduerei hasiera emango zaie Lobiano Kultur Gunean jarritako “Goardiako aingeruak” tituluko erakusketari. Erakusketa Bidez Bide elkarteko Oskar Tejedor zuzendariaren eskutik. Erakusteta zabalik egongo da datorren igandera arte, martxoaren 24ra arte eta 18:00etatik 20:00etara bisitatu daiteke astegunetan eta baita ere 12:00etatik 14:00etara bitartean larunbat eta igandeetan.
Gaur bertan, eguerdiko 11etatik aurrera Ermua eta Mallabiako Lanbide Hastapenerako Ikastegiko lankideek kulturen arteko harremana eta Ikastegian duten ikuspuntuaz bideoa aurkeztuko eta hitzaldia egingo.
- Martxoak 19an, martitzena. Zine-foruma egingo egingo da Lobianon, 18:30etan, SOS Racismo elkartearen eskutik. “Made in L.A.” filma ikusi ahal izango da.
- Martxoak 21, osteguna. Emakumearen Topagunean, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. "atzerritasun eta etxeko langileen sektoreari buruzko informazio saio" emango dute Toki Garapem Alorreko Pilar Ríos eta Jabi Muñoz lankideek. Parte hartuko dute baita ere, Sonia Gisasola abokatuak, Gurutze Gorriko lege-aholkularitzako zerbitzukoak eta, Zaintza-Cáritas elkarteko Isabel Cavak.
- Martxoak 22, ostirala. Hitzaldia Lobianon, arratsaldeko 18:30etan hasita. Emakume migratzaileak: nazioez gaindiko ikuspuntua, titulupean hitz egingo du Deustu Unibertsitateko Trinidad L. Vicente irakasleak. Bidai kide dokumentalaren proiekzioa eskainiko da. Rosa Villafuerte, Bidez Bide elkarteko argazkilariaren eskutik.
Jarraian arrazakeriaren kontrako astearen kartela eta programazioa uzten dizuegu PDF formatuan, ikusi edo behera ekartzeko.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan