ETEetan eta autonomoen artean IKT soluzioak ezartzeko ikastaro berria
Toki garapen udal alorrak SPRIren laguntzarekin Enpresa Ertain eta Txikiek eta autonomoek IKTak konponbide gisa har eta horiek beren kudeaketan txerta ditzaten ikastaroa antolatu du , zeina martxoaren 19 eta 20an gauzatuko dena. Ikastaroa Trebakuntza eta Enpresak Ekimenak Sustatzeko Izarra zentroan emango da, arratsaldeko ordu 2etatik lauretara bitartean.
Ermuan jada honelako hainbat ikastaro egin dira SPRIrekin bat eta horren laguntzarekin. Aurreko ikastaroek eman dituzten emaitza onak ikusita entitate biek ikastaro berri bat eskaintzea prentsatu dute. Oraingo honetan 1ngo mailakoa izango da, hots, materia jada ezagutzen dutenentzat eta beraien negozio estrategikoki hala interneten nola sare sozialetan kokatu nahi dutenentzat.
Udalaren helburua negozioen lehiakortasuna areagotzea da Informazio eta Komunikazioko Teknologia berriak ezarri eta erabilita, merkataritza gero eta zabal, anitz eta lehiakorragoan biziraun ahal izateko. Xede horrekin, trebakuntzan eta merkataritzan IKT soluzioak hedatzeko SPRIrekin bat jarduteaz gain, sare sozialak sustatu eta horiek gehiago erabiltzeko lanean ari da.
Argibide gehiago eskatzeko edo harremanetan jartzeko 943179018 telefonora dei daiteke -8etatik 14:30etara bitartean- edo jportugal@udalermua.net e-postontzira idatzi.
Lotutako albisteak
Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Izen emate zabalik daude herriko merkataritza eta ostalaritza establezimendu ororentzat