Michael Hanekeren ‘Amor’ eta Pedro Almodovarren azken lana aste honetan Ermua Antzokian

19.03.13
Ermua Antzokia

Aste honetako programazioak gaur egungo zuzendari handi bi dakarzkigu. Zineklubean filma aparta ikusi ahal izango dugu, Michael Haneke zuzendariaren Amor. Sari zaparrada galanta jasotako filma da; esaterako Oscar saria filma atzerritar onenari, Europako filmik onena bertako Akademiaren esanetan; Urrezko Palmondoa Canneseko jaialdian, Urrezko Globoa filma ez britainiar onenarentzat, 5 Cesar sari, Donostiako Zinemaldikoa edota Sevillakoa. Aktore protagonistak Jean-Louis Trintignant, Emmanuelle Riva eta Isabelle Huppert dira. Amor filmak 80 urtetik gora duten bi irakasleren arteko maitasun harremana hunkigarrias kontatzen du, kideetako bat gaixorik jarri eta gero. Sentimenduz beteriko filma da, zorrotza, samurra eta bihozbera. Aktoreek interpretazio oso ona egin dute, jada, filma zinearen maisu lana bihurtzeraino. Amor ostegun iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu, jatorrizko bertsioan.

Zine komertzialari dagokionez bi komedia oso desberdin ikusteko parada izanen dugu. Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan ‘Un plan perfecto’ titulua proiektatuko lehenengoz. Michael Hoffman zuzendariaren lan honetako protagonistak Cameron Diaz eta Colin Firth dira. Gidoia oso dibertigarria da eta Coen anaiek –Joel eta Ethanek- idatzi dute. Nagusi ohiaz mendekua hartu nahi duen arte tratulari batek Moneten koadro faltsua eros dezan engainatu nahi du hura, eta helburua lortzeko Texaseko rodeo erregina baten laguntza beharko duelarik. Komedia dibertigarria da, gidoi ona duena, ezusteko norabide aldaketa eta elkarrizketa distiratsuak dituelarik. Filma igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamenak ez du aurkezpen handirik behar; Pedro Almodovarren ‘Los amantes pasajeros’ delako. Almodovarri maitatu edo gorrotatu dakioke, baina ukaezina da bere filma guztiek jazoera direnik estreinatu aurretik. Azkenarekin ezin litekeen beste modu batera izan. Batzuentzat lana kitsch edo hutsa da eta, aldiz, beste hainbatentzat jenialtasuna da. Batzuek probokazioa ikusiko eta besteek baldarkeria, berriz. Gustuak, bakoitzarenak izaten baititugu. Horregatik, dugun onena norbera joan ikusi eta erabakitzea da. Bestalde, aktore sorta ona bildu du lan honetarako, besteak beste, Javier Cámara, Carlos Areces, Cecilia Roth, Lola Dueñas, Raúl Arévalo, Antonio de la Torre, Hugo Silva, Guillermo Toledo, eta abar…Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.

Azkenik, eta haurrentzako emanaldiari dagokionez, esan behar iande arratsaldeko 5etan Lily, la princesa hada y el pequeño unicornio titulukoa proiektatuko dugula. Animaziozko filma estilizatu alemaniarra da, etxeko txikiei gustatuko zaiena. Printzesa maitagarriak eta bere lagun diren adarbakarrek Bluetopia herria mehatxatzen duen sorginkeriari aurre egin beharko diote.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea .

Lotutako albisteak

Imagen
29.04.25
Antzokiak maiatzeko programazioari ekingo, zineari irailera arte agur esango dioen hilabetea

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu
Imagen
22.04.25
Antzokiak ‘The Alto Knights’ eta 'Los Aitas' filmak proiektatuko ditu aste honetan

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira
Imagen
15.04.25
"Lee Miller" eta "Una ballena", Ermua Antzokiko zine egitarauan

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa