Jarabedepaloren kontzertu akustikoa Antzokian

20.03.13
Ermua Antzokia

Pau Donés kantari, gitarra-jole eta konpositore ezagunak kantaldia emango du Ermua Antzokian ostiral gaueko 22:15etan. Montanuy herrian jaiotakoak (Huescan), Bartzelonan hazitakoa eta egun Berlinen bizi denak, kontzertu akustikoa eskaintzera dator. Birari jarri dioen titulua ondokoa da: ‘Jarabedepalo 2013: pianoz eta ahotsez lagundiko kontzertua. Sarrerak 12 euro balio dute eta jada hasita dago aldez aurreko salmenta. Sarrerak ohiko kanalen bidez eskuratu daitezke: astegunetan goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean Lobiano Kultur Gunean bertan, BBKren orotariko kutxazainetan edo online www.bbk.es erakundearen webgunean.

Pauk amodiozko abesti on eta ezagunei errepasoa egingo die piano eta ahotsarekin, Horien artean eta, besteak beste, agua, completo incompleto, adiós, La flaca, déjame vivir, etc…

Abesti guztiak modu berean jaiotzen dira: ideia bat musika-tresna batekin lagundua, melodia eta letra eratzen dutela. Hortik aurrera musika-moldaketak dira abestiari nortasuna ematen diotenak, baina abestien izaera, ADNa, aipatutako lau elementu horien konbinazioan oinarritzen da.

A piano y voz bira Jarabedepaloren baladarik ezagunenak nola jaio ziren erakusteko ideiatik sortu zen. Pianoa, gitarra, ahotsa eta abestia giro intimistan, abesti bakoitza sortu zeneko giro berbera seguruenik. Jarabedepaloren bakar eta berezia, pianoz eta ahotsaz lehenago inoiz entzun gabea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean