Gorakadak haurrentzako antzezpena dakar Antzokira: 'Printze eta ahatea'
‘Gorakada’ taldeak haurrentzako antzerki emanaldia eskaniko du larunbatean Ermua Antzokian, arratsaldeko 5etatik aurrera. Taldeak ‘Printze eta ahatea’ tituluko lana dakar. Ekimena udal kultura sailak antolatu du eta hiruhileko honetako programazioaren barne kokatzen da. Zuzendaria eta autore dira Jokin Oregi eta Jabi Tirado. Emanaldiak hirurogeita hamar minutu iraungo du. Eta sarrerak 4 euro balio du. Antzezlan hau aproposa da 4 urtetik aurrerako haur eta gaztetxoentzat eta, baita ere familian datozen ikusleentzat. Antzezpena euskaraz da eta lanak kutsu pedagokikoa du, gaztetxoei erakutsi nahi baitie “adiskidetza eta jolasak konpartitzen eta toleranteagoak izaten laguntzen duela.
Sinopsia
Istorio oso polita da eta antzezpenak beste bi eragingarri ere baditu: Kutsu musikala duen ikuskizuna da, eta horretan bi antzezle emakume ditugu txotxongilo oso dotoreekin, eszenaratzea oso zaindua egonik. Musika Fran Lasuen interpretari eta konpositore ezagunarena da.
"Printzea eta ahatea" ipuinean printze baten istorioa kontatzen zaigu; 5 urte besterik ez duen haurra da, eta heziketa zurruna izan du, zurrunegia. Gaztelu ttipi bat gobernatzeko aukera sortzen zaionean, despota eta anker agertzen da. Bertan Candela ezagutuko du, horrek jolasa eta maitasuna irudikatzen dituelarik. Pertsonai buien arteko zubi lana ahate batek egingo du. Helburuetako bat neskato mutikoek adiskidetasuna eta jolasa ezagutu ditzatela da, horrek konpartitzen eta toleranteagoak izaten laguntzen duelako.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan