Bilera informatibo irekia gizarte erakunde eta taldeentzat

21.03.13
Gizartea

Hainbat sindikatuk eta gizarte eragilek batzar informatiboa deitu dute bihar martxoaren 22ko ostiralerako, zeina Lobiano Kulturgunean egingo den arratsaldeko zazpietatik aurrera. Antolatzaileek gure zonaldean ditugun gizarte erakunde eta taldeei horretan parte hartzera dei zabala egin diete. Antolatzaileek bizi dugun krisialdiari eta hortik eratortzen zaizkigun ondorio eta kalteei erantzun bat hezurmamitu nahi dute gizartearen mobilizazioan oinarrituta.

Helarazi diguten oharrean ondokoa esaten da: Ermua eta Mallabiko enpresa batzorde hainbatek jasaten ari garen krisialdia salatzen dugu. Krisialdi horren ondorio dira bazterkeria, inposaketa eta pobrezia gure gizarteko hainbat taldeta: gazterian, langabetuetan, jubilatuengan, langileengan, eta abar…

Mobilizatzeko ordua dugula uste dugu. Guztiok gure herrietan bizi dugun egoera larriaz jabetu behar gara. Ezin diogu egoerari muzin egin eta beste alde batera begiratu egunero bizitzen ari diren bidegabekerien aurrean. Borroka eta jarduerak uztartu behar ditugu, kaleratze bat gehiagorik; txantajerik, etxe utzarazpenik, enpresa itxierarik, inposaketarik eta denda galtze gehiagorik ez dugula nahi…. Egoera geldiarazi eta irauli behar dugu!

Amaitzeko ondoko paragrafoa eransten da: “guk ez dugu krisialdia asmatu, ez gara horren errudunak. Krisia patrika bete dutenek eragin dute. Lotsarik gabe lapurtu egin gaituzte, inolako zigorrik jaso barik. Eta eragindako zuloa ordaindu dezagula nahi dute.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera