Osoko Bilkura egingo du bihar Udalbatzarrak martxoari amaiera emanez

25.03.13
Erakundea

Udalbatzarra Osoko Bilkurara bilduko da bihar iluntzean. AJAn ezarritakoari jarraiki, organoa hileko azken asteazkenean bildu behar da, baina Aste Santuari hasiera emateko bezpera izango dugunez asteazkenean, egun bat aurreratuko da batzarra. Bilerak ohiko izaera izango du eta zortzietarako deituta dago lehen deialdian eta ordu erdi beranduago bigarrenean. Eguneko gai-zerrenda bederatzi puntuk osatzen dute. Lehenengoan, otsailaren 27ko bilerari dagokion akta onartuko da.

Bigarren puntutik bosgarrenera lau Alkate-dekreturen berri emango da, zeinaren bidez beste horrenbeste gaiez xedatu den. Lehenengo bi dekretuek ekonomiari buruzko gaiak onetsi dituzte; 2012ko urtealdi ekonomikoaren jarduera onartzea; kreditu gehigarriak eta egonkortasunari buruz Kontu-hartzaileak eginiko txostena. Beste biak, porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familiei laguntzeko Plan Integralaren baitan daudenak dira.

Seigarrenean, porrot ekonomikoa egiteko arriskuan dauden familiei laguntzeko Plan Integralari atxikitako Bizikidetza Unitate, Udalaren jabetzako etxebizitzak erabiltzeko lagatzea arautzen duen Ordenantza onartuko. Azken bi puntuak, mozioak izanen dira. PSE-EE/PSOEk aurkeztu dituenak. Lehena Euskal Hezkuntza Sistemaren Legegintzako kontra-erreformaren ingurukoa eta, bestea, toki-administrazioa erreformatzeko proiektuaren ingurukoa.

Ohiko bilera denez gero, azken gaia eskari-galderak dira.

Gai-zerrenda eskaintzeko, iragarki-oholari lotura egin diogu eta, horretara ailegatzeko, saka azpiko informazio gehiago izeneko atalaren gainean.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena