Ermua Antzokiko zine programazioa mantendu egingo da Aste Santuan ere bai
Aste Santua izan arren, Ermua Antzokian bere zine programazioa eta eskaintza mantendu egingo du normaltasun osoz. Aste honetan amaiera emango diogu martxoko programazioari lau filma ikusgarrirekin, zeinak Ermua bertan ikusteko parada izanen dugun, beste inora joan beharrik gabe. Zatozte Ermua Antzokira eta gozatu zineaz!
Ostegunetako zineklubean zine independenteko filma aparta proiektatuko dugu, iazko Oscar sarietarako lau izendapen izan zituenak eta Sundance, Cannes, Bafta, American Film Institute, eta abarretan sari piloa jaso zuenak. Benh Zeitlin zuzendariaren Bestias del Sur Salvaje filmaz ari gara. Filma hunkigarri eta harrigarria da. Sinboloz eta sutsutasunez beterik dagoena. Filma magikoa da, Quvenzhané Wallis neskatila protagonistaren interpretazio bikainak markatu duena. Planetaren hegoaldean ur-maila etengabe gora doa. Mississipiko deltan dagoen komunitate txiki bat dago mundutik at, dike erraldoi bat duelako haurrean. Sei urteko neskatila umezurtz geratzeko dago. Guzti hori gutxi balitz ekaitz bortitz batek dikea arriskuan eta botatzeko zorian jarriko du, neskatilak maite duen ordena eta lurraldea suntsitu baitaiteke. Bestias del Sur zineklubeko ohiko ordutegian pasako da, iluntzeko zortzi eta erdietan eta jatorrizko bertsioan, azpitituluekin.
Zine komertzialaren atalean, larunbateko 7etan El Atlas de las Nubes filma proiektatuko dugu. Emanaldia ordu erdi aurreratuko da, oso luzea delako eta 172 minutu iraungo duelako. Filma Matrix, Andy eta Lana Wachowskyren sortaileena da, Tom Tykweren zuzendaritzaz kasu honetan. Filma ikusgarria da, helburu handikoiak eta mugarik gabeko imajinazioa dituelako. Aktore sorta aparta lan egite du filmean: Tom Hanks, Halle Berry, Susan Sarandon eta Hugh Grant. Ikusmen efektu apartak eta emozio espektro zabala du, ia izpirituala izateraino. El atlas de las nubes elkarren artean loturik dauden istorio txikien multzoa, non iragana, oraina eta Etorkizuna nahasten dituen. Filma hau igande gaueko 10etan eta apirilaren 1eko astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izanen dugu.
Asteburuko bigarren filma Allen Hughesen La trama izango da. Azpijoko politikoko thriller bizia da, horren protagonistak direlarik Mark Wahlberg, Russell Crowe eta Catherine Zeta-Jones. Ikerlari pribatu batek herriko alkatearen enkargua jasotzen du, haren ematea ikertzea eta jarraitzea desleiala izaten ari denaren susmoa baitu. Susmoa baieztatu ondoren, maitalea hilik agertzen da. Ikerlariak ikerketarekin aurrera egitea erabakitzen du. Trama nagusia hainbat traizio dira, horiek ikuslea jarlekuan harrapatu eta bere arreta mantenduko duena. Larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez, pil-pilean dagoen filma izango dugu ikusgai Antzokian: Los Croods 3Dn, hain zuen. Historiaurreko familia batek kobazuloa utzi beharrean dago, lurrikara gertatu ondoren. Nora joan oso ondo jakin gabe daudenean, nomada berritzaile batekin topo egin eta haren ideiak guztiak harriturik uzten dituzte. Abentura eta umorea uztartzen ditu. Igande arratsaldeko 5etan proiektatuko dugu.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan