Zirkulazio mugatua duten gune eta oinezkoentzakoak diren kale edo zonaldeen erabilera puntuala

27.03.13
Hiritarren Segurtasuna

Gure udalak arautua du zirkulazio mugatua duten eta oinezkoentzakoak diren kale edo zonaldeen erabilera puntuala, duela zenbait denboratik. Nolanahi ere, Zubiaurre oinezkoentzat jarri denetik hainbat dei eta kontsulta jaso ditugunez, etorkizunean gerta daitezkeen egoera eta erabileraren inguruan. Horregatik, aurreikusi eta araututa ditugun salbuespen erabilerak zeintzuk diren gogora ekartzea komenigarria ikusi dugu. Datu guztiak herritarrentzako informazio orria espezifikoan ditugu, zeina udal izapideen atalean esekita dugun.

Aipatu orrialde informatiboan jasotzen denez aurreikusten diren salbuespenak ondorengoak dira: mugitzeko arazoak dituzten bertako pertsonak jaso edo gerturatzeko, etxe-aldaketak egiteko, Oinezkoentzako kale edo lekuetan dauden etxebizitza eta merkataritza-lokaletan konponketak edo obrak egiteko behar den materialaren zamalanetarako, produktu arriskutsu, toxiko, edo sukoiak husteko, segurtasun-arrazoiengatik dagokion establezimenduaren sarreran deskargatu behar direneko kasuetan, ontziratu gabe edo airearekin kontakturik ez izateko babesik ez duten haragi-produktuen zati handiak husteko, lan egitera datozen zerbitzu publiko edo larrialdiko ibilgailuak sartzek, baimenduta dauden gizarte-, kultura- zein kirola ospakizunak eta jaialdiak egiteko. Erabilera hori egin ahal izango dute sarrera murriztua duten edo oinezkoentzako kale edo lekuetan bizi diren edo ibilgailuarekin sartu behar duten pertsona fisiko zein juridikoentzat, aurreko atalean aipatzen diren jardueraren bat egin nahi dutenean.

Baimenak Udaltzaingoak izapidetuko ditu eta urte guztian zehar eskatu ahal izango dira, baita telefonoz ere 943 17 63 00 zenbakira deituta. Ez dago baldintzarik ez eta tasarik ere. Udaltzain agentek eskatzen den erabilerarako pasabidea irekiko dute ahal duten azkarren, nolanahi ere, aldez aurretik eskatzea gomendatzen da -12 edo 24 ordu lehenago- zonaldean seinaleak jartzeko denbora izan dadin.

Lotutako albisteak

Imagen
14.11.25
Hainbat ibilgailutan kalteak eragin dituen ustezko egilea identifikatu eta inputatu egin du Udaltzaingoak

Kalteturiko 7 ibilgailuen jabeen salaketak jaso ditu eta gehiago izan daitezkeela ez du baztertzen
Imagen
09.10.25
Foru Aldundiak saneatu eta asfaltatu egingo du Zubiaurreko goialdea

Astelehenean hasiko dira obrak "Irudi" zaharretik "Frankfurt" tabernaren bidegurutzeraino doan tartean
Imagen
Errotabarriko espaloia Gipuzkoa Etorbidean | Acera de Errotabarri en la Avenida Gipuzkoa
29.07.25
Errotabarriko espaloian aparkatzea debekatuta abuztuaren 14tik aurrera

Espazioa berrantolatuko da oinezkoen segurtasuna bermatzeko eta herri irisgarri eta atseginago bat eraikitzeko