Jolas eta jostailuak maileguan hartu eta eramatea ahalbidetuko digu Ludoteka mugidor berriak
Gure udaleko sail ezberdinen elkarlanari esker herritar, ikastetxe eta herriko talde eta elkarteek laister ludoteka mobileko material, jolas eta jostailuak maileguan hartu eta erabili ahal izango ditugu, proiektuak Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia sailaren diru-laguntza jaso duelarik.
Tokiko gizarte-hezkuntza Mahaiak eta udal Liburutegiak antolatu dute ekimen eta proiektu berri hori, herritar guztioi aisialdirako eta jolasarako materialaz gozatzeko aukera eman eta bermatzeko helburuaz. Antolatzaile eta sustatzaileen ustez horri esker gizarte-hezkuntzaren garapena eta pertsonen, familiakideen eta taldeeen erlazio harremanak sustatzen baitira, jolas eta aisialdia erreminta oso baliogarri eta onuragarriak direla kontsideratuz.
Hori horrela, haur, gazte eta pertsona helduek banakako nahiz taldekako hainbat material, jolas eta jostailu eska eta eraman ahal izango ditugu gure gozamenerako, mailegua udal Liburutegiaren bitarte bideratuz. Liburutegiaren zerbitzua oso aproposa da guretako, instalazio eta zerbitzuak hurbiltasuna eta arretarako ordutegi luze-zabala baitute. Nolanahi ere, material horiek guztiak ezin izango ditugu udal Liburutegiko instalazioetan bertan erabiliezin izango da materialen erabilera egin.
Proiektuak atal berezi eta propioa izanen du udal Liburutegiko mikrositean, atal hori une honetan prestatzen eta programatzen ari garenez, laster izanen dugu ikusgai eta esekita.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera