Anna Karenina eta Las ventajas de ser un marginado asteburuan ikusgai Antzokian
La cocinera del presidente filmaren proiekzioa bertan behera geratu da, banaketa arazoengatik
Apirileko zine programazioak aurrera egingo du asteburu honetan. Banaketa arazoak direla-eta, iragarrita genuen ‘La cocinera del presidente’ filmaren proiekzioa bertan behera geratuko da. Horren ordez, martxorako iragarrita genuen eta arrazoi berberagatik eman gabe geratu den Las ventajas de ser un marginado filma berreskuratu eta proiektatuko dugu.
Asteko programazioari hasiera emango diogu ostegunean, zine-klubarekin. Bihar Antronio Méndez-Esparza errealizatzaileak zuzendutako ‘Aquí y Allá’ filma mexikarra proiektatuko dugu. EEBBtan immigrante bezala hainbat urte eman dituen mexikarra bere jaioterrira bueltatzen da. Buelta gogorra da, familia urrun sentitzen du eta egoera ekonomikoa utzi zuen bezain egoera txarrean mantentzen da. Filmak, immigrazio eta mugei buruzko drama da, errealitate horren inguruko ikusmen bortitza eta ona eskaintzen duena. Maisu lan honek hainbat jaialdietan parte hartu eta arrakasta eskuratu du, horien artean aipatzekoak direlarik, Cannesen Kritikok izanen duen astearen Fipresci saria, filma onenaren Montrealen; zuzendari onenari Thessalonikan, eta filma eta zuzendari onenari Mumbain. Ohiko ordutegian, iluntzeko zortzi eta erdietan.
Zine komertziala proiektatzen larunbatean hasiko gara. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Stephen Chbosky zuzendariaren Las ventajas de ser un marginado filma proiektatuko, zuzendaria filma oinarri hartzen duen eleberriaren egilea ere bada. Filmak gazte lotsati eta deserrotu baten istorioa kontatzen du, zeina barneratu sentitzeko talde sozial baten bila dabilen. Adoleszentzia, adiskidetasuna eta homosexualitatea ukitzen dituen drama erromantiko honek ikusle ugariri gustatu zaio, zintzotasun kutsagarria ezugarri duelako. Filma igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusteko parada izanen dugu.
Asteburuko bigarren eskaintza Joe Wright zuzendariaren Anna Karenina da. Tolstoik idatzitako eleberri ahaztezinaren egokitzapen berria da, horren prortagonista direlarik Keira Knightley eta Jude Law aktoreak. Anna Karenina ikuskizun bisual aparta da, eszenaratze liluragarria du drama erromantiko honen zerbitzura jarrita dagoena, maitasun adulteroan eta erruduntasunean zentratzen dena. Filmak zine Britainiarrak bakarrik jasotzen dakien moduan garaiko drama kontatzen du 130 minututan. Anna Karenina larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 19:30etan ikusi ahali zango dugu.
Haurrentzako emanaldian, igande arratsaldeko 5etan Plumíferos titulukoa proiektatuko dugu. Filma zoroa da, hiriko txolarreak txori exotikoa izan nahi du, eta kaiolan itxita dagoen kanarioa aske izateko ametsa izanik, hurrenez hurren. Zer gertatuko bien patoa Buenos Aires hiriko zeru zabalean gurutzatuko direnean?
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan