Interior Antzerki taldeak 'Republicados' arrakastasua dakar Ermua Antzokira
‘interior’ teatroak ‘republciados’ obra antzeztuko du aste honetan Ermua Antzokian. Antzezpena ostiralean egingo dute gaueko hamarrak eta laurdenetatik aurrera. Lana Sardo Irisarri eibartarrarena da, zeinek zuzendaritza lana ere gain hartu duen. Aktoreak aldiz, Maite Lorenzo, Eduardo Falces, Marta Quintín eta Juan Manuel Cano dira. Azken biak antzezle amateurrak izateaz gain, kazetari eta lankide ditugu Eibar SER Irratian, komunikazio lanetan. Marta Aragoikoa da eta JuanMa Cano, aldiz, eibarrera ezkondutako ermuar petoa. Sarrerek zortzi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Antzezpenak hirurogei minutu irauten ditu.
Sinopsia
Republicados 27. belaunaldia delakoaren kideen sentsibilitatea egungo momentura hurbiltzeko saiakera bat da; haiek egin zuten moduan, poesia gizatiartu eta ikuslea hitzen bidez liluratzeko ahalegin bat. Jolas dramatikoa da, irratiaren magiaren eta antzerkiaren bitartez kasu honetan, giza-emozioen artean bidaiatzen eta horiek denbora-gabeak direla ikusten lagunduko digun leihoa. Gerrak ilusioa kendutako guztiei egiten zaien omenaldia; beraientzat eta guretzat, haien oinordekoak garelako. Praktikotasunaren aurretik idealaren aldarrikapenari ematen zaio lehentasuna.
Antzerkigintzaz gozatzeko eta 27. belaunaldiko pertsonai ugarira hurbildu eta sakonkiago ezagutzeko aukera paregabea. Bertatik pasako dira Lorca, Alberti, Salinas, Cernuda, Aleixandre, Guillén, eta beste hainbat. Ostiralean horien guztiak ‘Republicados’ obraren antzezpenean izango ditugu.
Lotutako albisteak
Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean