Erosketak doan! apirila eta maiatzean: EMOE txartelaren sariak

12.04.13
Gizartea

Ermua txartelaren titular izan eta egindako erosketak horrekin ordaintzen dituzten pertsonek sarituak izan daitezke eta erosketa edo horren zati bat doan jaso dezakete.

Ermua txartela erabiltzeak abantailak besterik ez dakartza; martxoan zehar erosle ugarik %5eko deskontua jaso zuten. Apirila eta maiatzean, hori gutxi balitz, erosketa doan eraman ahal izango dute saridunek. Ordainketa elektronikoa egiten denean, ticketak “erosketa doan” jarri beharko du (gehienez ere 60 €).

Sariturik suertatzen den erosketa, erosleari ordainduko zaio zuzenean.

Txartela dohainekoa da, ordainketa interesik gabe eta hiru hilabeteetan egitea ahalbideratzen du eta ez dago banketxez aldatu beharrik. Erabilerarekin batera puntuak metatzen dira, deskontu-txekeengatik trukagarri direnak eta Hambreko AVIA gasolindegian %2ko deskontua egiten digute urte osoan zehar, erregaia erosten dugunean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko