‘Drakkars Blancas’ Real Madrid C.F. jarraitzaileez osaturiko kirol-lagunartearen aurkezpen ekitaldia

12.04.13
Gizartea

Real Madrid C.F. jarraitzaileek gure herrian osatu duten ‘Drakkar Blancas’ izeneko kirol-lagunartearen aurkezpen ekitaldia egingo da asteburu honetan. Ekitaldia larunbatean egingo da, Zearkalean dagoen Kiska tabernan arratsaldeko ordu 1etatik aurrera. Aditzera eman dutenez, futbol entitateko Presidenteordeetako bat (Fernando Fernández Tapias, Eduardo Fernández de Blas o Pedro López Jiménez) gure herrira etorriko da. Honekin bat Enrique Pérez ‘Pachín’ eta Benito Rubiñan ‘Rubiñan’ jokalari ohiak etorriko dira baita ere. Taldea Bizkaira dator igande gauean Athletic-ek Real Madriden aurka jokatuko duelako liga partida San Mames futbol-zelaian. Ekitaldian Tomás Roncero kazetaria eta lurraldean eta Euskadin ditugun talde zuriaren jarraitzaile eta zaletu elkarteak ere parte hartuko dute.

’Drakkars blancas’ ehun eta berrogeita hamar bat kide ditu eta egoitzat, aurreko paragrafoan adierazi dugun taberna hartu du. Elkarteko presidentea Óscar Benítez da eta idazkaria, Xabier Pérez, hurrenez hurren. Ekitaldia arratsaldeko ordu batean hasiko da eta ondoren bazkaria egingo dute Eguzki Alde jatetxean.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko