‘Los últimos días’ eta ‘Efectos secundarios’ Ermua Antzokian ikusgai asteburuan
Ermua Antzokiak hasiera emango dio asteko zine programazioari, zineklubeko saioarekin. Ostegunean Sergie Loznitsa zuzendariaren ‘En la niebla’ titulukoa proiektatuko dugu.Gerrateek gizartean eragin duten ondorioei buruzko kronika suntsitzaile eta bortitza da. Zakarkeri eta gordinkeriaz jositako drama bada ere, zorigaiztoari aurre egin eta hori gainditzeko borroka ere. 1942. urtean naziek Sobietar Batasuna inbaditu zutenean bielorrusiar partisano taldea alemaniarrak geldiarazten saiatuko dira. En la niebla filma Canneseko urrezko Palmondoa jasotzeko izendatua egon zen. Filma iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko dugu, jatorrizko bertsioan eta gaztelaniazko azpitituluekin.
Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan, zine komertziala proiektatzen hasiko gara, Steven Soderbergh zuzendariaren Efectos Secundarios tituluaren lehen emanaldiarekin. Izaera-ezaugarri propioa duen filma, ikerketa medikoaren munduan barneratzen dena. Aktoreak dira Rooney Mara, Jude Law eta Catherine Zeta-Jones. Filmak kontatzen du nola neskatila gazte bat psikiatrak bidali dion antsiolitikoen menpe geratzen da. Filma iluna da ikuslea hasieratik harrapatzen duena eta ikusi ondoren gogoratzen dena. Emaitza xurgatzailea, azken boladan izan dugun zuzendari fidagarrienetarikoarena. Efectos secundarios igande gaueko 10etan eta astelehenen iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.
Asteburuko bigarren proposamena Pastor anaiek zuzendu duten ‘Los últims días’ titulukoa da. Parte hartzen dute José Coronado eta Quim Gutierrez aktoreek, MNarta Eturarekin batera. Gaixotasun misteriotsu batek zeru zabalera ateratzen diren pertsona oro akabatzen du planeta osoan. Bartzelona hirian etsita dagoen gazte batek desagerturik duen neskalagunaren bila lur-azpitik hastea erabakiko du. Filma apokaliptikoa, zama bisual indartsua duena eta teknikoki bikaina dena. Filma hau larunbat gaueko 1oetan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.
Haurrek, igande arratsaldeko 5etan, Mark Twainek idatzi etab izirik mantentzen den Tom Sawyer klasikoaren bertsio berriaz gozatzeko aukera izango dute. Pertsonaiak hainbat belaunaldiren gaztaroa markatu digu. Bertsio berriari esker, oraingo gazteek aukera izango dute Tom Sawyer eta lagun-mina duen Huckleberry Finn abenturak ezagutu eta bizitzeko. Mississipi ibaiaren inguruko abentura apartak, gatzez beterikoak.
Argibide gehiagorako ikus antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan