Udaberriaren jaiak puzgarrien jaialdia dakarkigu herriko plazara
Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) udaberriari ongietorria emateko jaia antolatu du aurtengoan ere. Ekimena laugarren urtez jarraian egingo da eta aste honetako larunbatean, apirilaren 20an, ospatuko da. Antolatzaileek haur eta gaztetxoentzako atrakzio puzgarri ako kontratatu ditu, puzgarrien jaialdi erraldoia eskaintzeko Orbe Kardinalaren plazan.
Jaialdian hainbat elementu izango dira: txikitxoentzako ludoteka, zezen mekanikoa eta saltoan eta jolasean ederto pasatzeko atrakzio ugari, adin tarte ezberdinetara egokituak eta aproposak. Jaialdia egun osoan mantenduko da plazan. Goizeko ordutegia 11etatik ordu batera bitartekoa izango da eta, arratsaldeko, 5etatik 8etara.
Eusko Jaurlaritzaren Merkataritza Sailak lagundutako jarduera izango da hau.
Lotutako albisteak
Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko