José Mercék ‘ Mi única llave’ lana kantaldian aurkeztuko du Ermua Antzokian

18.04.13
Ermua Antzokia

José Mercé flamenkoko kantaore ezagunak kantaldia emango du bihar Ermua Antzokian gaueko 10:15etan. Jerez de la Fronteran jaiotakoak kaleratu duen azken diskoa aurkeztera dator, ‘Mi única llave’ titulua duena. Kantariak emanaldia emango du bere urtebetetze egunean. Sarrerak 15 euro balio dute eta ohiko kanalen bidez eskuratu ahal izango dira: astegunetan goizeko 9etatik gaueko 9etara bitartean Lobiano Kultur Gunean bertan, BBKren orotariko kutxazainetan edo online www.bbk.es erakundearen webgunean.

Mercék kaleratu duen azken diskoak ‘Mi única llave’ titulua du eta Javier Limonek ekoiztuta dago. Lana 2012ko urriaren 16an aurkeztu zen. Kantaria egindako lanaz ‘harro dago eta bere hitzetan jasota “disko flamenkoa da, baina gauden XXI. mendekoa. Serioa, irmo eta sakona” dela dio. Kritikaren ustez lana apartekoa da, nazioarteko maila du eta eta flamenkoaren barne berritzaileena da 80. hamarkadaz geroztik. Diskoak bi zatitan bereziz daiteke: lehenengoan hiru tango eta beste hiru buleria bildu ditu; erritmiko eta ijito ukitua duen flamenkoaz; bigarren zatia aldiz, kulturalagoa da, zabalagoa entzule guztiontzat.

’Mi única llave’ lanak aberastu izan duten ezusteko bat baino gehiago du. Estatuko gitarra jole onenak parte hartzen dute eta, gutxi balitz, Alejandro Sanzek Moraíto Chico zenaren omenez buleria bat konposatu du. Laburbilduz, José Mercé inoiz ez bezala kantatzen du, masa handientzako artista dela eta kantu jondoaren buru dela frogatuz.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean