Ermua eta Mallabia bizirik nahi ditugu

22.04.13
Gizartea

Gure Etorkizuna, duintasun eta eskubideen alde

Hogeita bi enpresetako beste horrenbeste komiteek manifestazioa deitu dute apirilaren 29ko larunbat arratsalderako. Manifestazioa plazatik abiatuko da arratsaldeko 5etatik aurrera, hiriguneko kaletan barrena.p>

Deialdi egileek ia hogeita hamar eragile sozial eta kolektiboen babes eta atxikipena dute. Taldeak “egun bizi dugun krisi egoerak suposatzen diguna gogor kritikatzen du. Krisiak ekarri diguna bazterketa soziala, inposaketa eta pobrezia da, eta gainera, orain arte ere kaltetuenak izan direnak: gazteria, langabetuak, jubilatuak, langileak, emakumeak…eta abar” direla azpimarratzen dute.

Horren aurrean, “mobilizatzeko garaia dela” uste dute, “herrian bizi dugun egoera larriaz kontziente izan behar dugu guztiok, ezin gara beste alde batera begira egon. Herrian ditugun gatazka ezberdinei aurre egiteko indarrak batzeko garaia da eta argi esango dugu: ez dugu kaleratze bat bera ere gehiago onartuko, ezta etxe desjabetzerik ere, ez dugu inolako mehatxurik onartuko, enpresa bat ixtea,inposaketak, komertzioak ixtea… hau guztia gelditu behar dugu”.

Antolatzaileek “lanaren eta aberastasunaren banaketan oinarrituriko gizarte eredu baterantz” egitearen aldeko agertzen dira. Eta larunbateko manifestazioan parte hartzera deitzen dute.

Deialdia egiteko zabaldu duten agiria PDF formatoan.

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko