Ikuskizunari hasiera emango dio Rossi anaien zirku italiarrak

19.04.13
Gizartea

Zirku italiarra eta berarekin dakarren magia Ermuan da. Rossi Anaien familiako oinordekoek Betiondon, Ongarai auzoan, kokatu dute bere karpa. Rossi Anaien seigarren belaunaldiko kideek irgarritako sei emanaldietatik lehenengoa eskainiko dute gaur arratsaldeko zazpietatik aurrera.

Gaurtik astelehenera emanaldi ezberdinetan bi orduko ikuskizuna eskainiko dute, horren argumentuaren oinarri ume baten ametsa izanik. Umearen ametsak trapezisten, bihurrikarien, magoen antiposisten, orekari eta bestelako zirku diziplinetako gaitasunak. Rossi familiak tradizio luzea du animaliak hezten. Baina azken urteetan gauzak asko zaildu direnez gero, animalia basatiekin lan egiteari utzi egin dute eta ez dituzte beren ikuskizunetan erabiltzen. Nolanahi ere, Ermura dakartzaten emanaldian zaldiekin saio bat eskaintzen dute.

Claudio Rossik zirkua sortu zuen 1961ean, zeina gerora egungo zirku italiarraren hazia izan den. Egungo kideek zirkura dedikatzen ari diren seigarren belaunaldia dira. Anaietatik seik eta horiek seme-alabek jarraitzen dute zirkuaren munduan egun. Hortaz, pistan agertzen diren 40 pertsonetatik 27 dira Rossi familia kideak. Ricardo Panades zuzendariaren esanetan zirkuko kide eta partaideek Veronako Zirku Arteen Akademian ikasten eta hezten dira. Hori horrela, langile eta ikuskizunaren ezaugarrietako bat gaztetasuna da, eskarmentu eta esperientziaz uztartuta.

Zirkuko familia ehun bat pertsonek osatzen dute, kamioiez eta karabanaz osaturiko hiri ibiltarian bizi direnak, inolako gabeziarik gabe. Zirkuak eskola eta guzti du, non ume eta gaztetxoek egunero ikasten jarduten duten 12 urtera bitartean. Eskolako egin beharrak amaitu eta gero, zirkuaren magiaz blai egin eta giro horretan bizi eta entrenatzen dutelarik. Magia hori Ermuan izanen dugu asteburu honetan. Pista zirkularra da eta inguruan seiehun jarleku ditu. Karpa erosoa da, klimatizatua dago. Kalitatezko ikuskizunaz gozatzeko.

Zirkuak Ermuko familiei ateak irekiko dizkie bihar larunbatean eguerdiko hamabietan, doako bisitak egin ahal izango dugularik nahi dugun guztiok. Karpa eta inguruak erakutsiko dituzte, pailazoek umeek makilatuko dituzte, eskola ibiltariaren karabana ezagutu, instalazioa nola muntatzen den bideoa ikusi, ikuskizunari buruzko teknika artistikoak, eta amaitzeko oroigarri bat jasotzeko.

  • Emanaldiak
    • Apirilak 19ko ostirala: 19.30etan.
    • Apirilak 20, larunbat: 12:00etan, 17.00etan eta 19.30etan.
    • Apirilak 21, igande: 12.00etan eta 17.30etan.
    • Apirilak 22, astelehen 18.30etan.

Lotutako albisteak

Imagen
23.05.25
Lobianoko Erabilera erregelamenduari buruzko kontsulta publikoa zabalik da

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte
Imagen
23.05.25
Udako igeriketako ikastaro trinkoak haurrentzat

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko
Imagen
22.05.25
Zailtasun dituztenen etxebizitzak birgaitu edo egokitzeko eta etxeko ekipamendua erosteko laguntzak hasita

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera