Eskola Agenda 21eko ikasleek mugikortasunaren arazoa berraztertzen ari dira

19.04.13
Ingurumena

Aurten ere Ermuko ikastetxeetako ikasleak aktiboki hartzen ari dira parte Eskola Agenda 21ean. Programak ikastetxe partaideen barruan eta horien inguruan garapena iraungarria izan dadin hezkuntza suspertzea helburu duen, ikasleengan arazoak konpontzeko gaitasunak sortuz eta herritar parte-hartzaileak izaten erakutsiz. Eskolan eta udalerrian dauden gizarte- eta ingurumen-arazoak zein diren ezagutuzu ditzaten, eta horiek hobetzeko aukera-proposamenak adostu eta gauzatzeko xedez. Azken finean ikastetxea ingurumenaren eta gizartearen aldeko jardunbide egokien eredu bilakatzeko.

Iraungarritasun eta jasangarritasunarekin zerikusia duen gai bat lantzen dute urtero, eta aurten mugikortasunaren gaia landu da bigarren urtez.

Helburu horrekin orain astebete Lehen eta Bigarren Hezkuntza, Batxilergo eta Lanbide Heziketako ikasleek bilera tekniko bat izan dute Lobianon Udaltzaingoaren kideekin eta Udal Alor Teknikoko teknikariekin, beraien lanetan dituzten arazoen berri izan eta udalerri barruan mugikortasunaren arloan dauden erronkak zein diren jakiteko.

Bilera Felix Prol Ingurumeneko zinegotziak egindako aurkezpenarekin hasi zen, ikasle eta ikastetxe partaide guztiei iraungarritasunaren alde egin duten lana eta erakutsi duten interesarengatik eskerrak eman zizkielarik. Zinegotziaren agurraren ondoren ikasleek hainbat eta hainbat galdera egin zituzten Udaltzaingoaren eginkizunak zein diren, mugikortasunaren inguruan Ermuan zein arazo dagoen eta kurtsadura akustikoaren arazoen inguruko berri xehatua jakiteko…

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
Hirigintzak zabalik du Bide Berdearen proiektuari ekarpenak egiteko epea

Martxoaren 13ra arte ekarpenak@udalermua.net helbidera bidal daitezke
Imagen
30.01.26