Asteburuan 'Oblivion' eta 'Tesis sobre un homicidio' filmak proiektatuko Ermua Antzokian
Antzokian azken hilabetean izan dugun programazioa bere azken txanpan sartu da. Apirileko azken asteburuan lau filma aparta proiektatuko ditugu. Asteroko legez osteguneko zineklubak hasiera emango dio eskaintzari. Ostegunean Carlos Sorín zuzendariaren Días de pesca en Patagonia ikusi ahal izanen dugu. Pertsonai xumeen eta kokatu gabekoen istorio minimoa, gizatasun, poesia eta emozioz josita dagoena. Edadeturiko gizonak bere bizitzan aurrera egiten saiatzen da, alkohola alde batera utzi eta gero. Edateaz ahazteko zaletasun batez entretenitzea erabaki eta arrantza hautatzen du, kostaldera joatea erabaki ezer gutxi dakien alaba bizi dela uste duen zonaldera. Filmak La Habanako jaialdian epaimahaiaren saria jaso zuen. Filma iluntzeko zortzi eta erdietan proiektatuko da.
Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan zine komertzialaren txanda iritsiko, beste filma argentinarra eskainiko dugularik: Hernan A. Goldfrid zuzendariaren Tesis sobre un homicidio titulukoa. Aktore protagonistak Ricardo Darín eta Alberto Ammann dira. Thriller dardarkaria da, solasaldi zorrotzak, interpretazio bikainak eta istorioaren norabide aldaketa deigarriak dituenak. Zuzenbide irakasle baten ustez bere gelako ikasle argia campusean izandako neska gazte baten erailketaren errudun da. Susmoa bada ere, ziur dago. Bere ustea frogatzeko ikerketa propioari ekingo dio; bere obsesioak hanka sartu eta erratzera eraman dezaketelarik. Tesis filma igande gaueko 10etan eta astelehenen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena Joseph Kosinkiren Oblivion titulukoa da. Zientzia fikziozko eta lurrean apokalipsiaren ondoren kokatzen den filma honetan protagonista dira Tom Cruise, Morgan Freeman eta Olga Kurylenko aktoreak. Lurra hutsik utzi duen gerraren ondoren marine soldadu gutxi batzuk zeru-lurrak zaintzen dituzte naturak dituen baliabideak ateratzeko xedez. Egun batean protagonistetako bat inor bizi ez zen parajean neska gaztea erreskatatzen du. Gertaerak ordura arte zituen sinesmenak aldatuko ditu. Oblivion abentura eta akzioz jositako filma bada ere, nahikoa serio eta ondo loturiko istorioa duena, ikuslea epel uzten ez duen horetakoa. Filma larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusteko aukera izango dugu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igandeko 5etan ‘Jack el caza gigantes’ proiektatuko dugu, 3Dn. Pelikula ikaragarria, Hans Christian Andersen ipuin bat oinarri hartu eta oso modu librean lantzen duena. Gizon talde ausartak erraldoi arriskutsuei aurre egin beharko diete, printzesa haiengandik askatu ahal izateko.
Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Aste honetan "La chica de las Aguja", "Por todo lo alto", "Un funeral de locos" eta "La Luz de Aisha" proiektatuko ditu

Zineklubean ‘Misericorde’ eta haurrentzat 'Minecraft filme bat’ euskaraz emango dira

"Secretos de un crimen" eta "Kaixo Frida" filmek osatzen dute asteko programazioa