Ingurumen Hezkuntzako Tailerretan egindako bisita eta jarduerak

24.04.13
Ingurumena

Nolakoa zen Ermua 1920. urtean? Eta nolakoa da gaur egun? Zenbat biztanle zituen urte hartan eta zenbat une honetan? Kale publikoak garbitzeko zein sistema erabiltzen zen? Eta egungo bilketa nola egiten da? Iraganean Hirigintza alorrean harturiko erabakiak nola baldintzatzen dute oraina?

Galdera horiek eta antzekoen erantzuna entzun izan dute San Pelayo ikastetxeko 4 eta 5 urteko ikasleek eta Ongarai ikastetxean LHko 4. mailan dabiltzanek, Ingurugiro Hezkuntza udal zerbitzuaren baita apirilean ingurumen eta hirigintza gaiak landu izan dituztenean.

Gaztetxoek ikasgelan entzundakoaz jabeturik eta planoa eskuetan hartuta kalera atera dira landa lana egitera eta ingurumenak eta hirigintzak duten harreman estua ikusi eta kontrastatzera. Estalirik dugun Ego ibaiaren ibilbidea eta horren egoera jarraitu dute, etxebizitza eta parkeen kokapenak duen harremanari buruz hausnartu, herriaren hirigunea eta horren periferia zapalduz.

Udalerriari egindako bueltan zehar, Ermuan ditugun eraikin esanguratsuetan erreparatuz; esaterako, Baldespina jauregia, Lobiano Kulturgunea, Zarra jauregia, eta abar. Baldespinako eraikina ikusita Markesaren bizitza nolakoa izan zitekeen irudikatu dute, egoitzak egun dituen erabilerak ere ezagutu dituztelarik.

Ikusitako gela eta aretoen artean Gobernu Batzordearen gela dugu aipatzeko; alkate karguaz jabetzean hautagaiari ematen zaion ‘makila’ ikusi eta horrez irudikatzen duena entzun dute eta, azkenik, laugarren Valdespinako Markesa zenaren erretratua ikusi dute. Bisitaldiari amaiera eman aurretik herriko ezkutua duen pin bana oparitu zaie.

Honakoek egin bezala, ikasturtean zehar herriko ikastetxeetako beste sei taldek hartu dute edo hartuko honako tailer eta saioetan. Urtero hirurehun bat ume pasatzen dira bertatik, ingurugiro heziketako udal zerbitzuko jardueren baitan.

Lotutako albisteak

Imagen
17.11.25
Energia Aurreztearen Ziurtagiriei buruzko jardunaldia egingo Ermuan

Abenduaren 3an Izarra Centre eraikinean, enpresa eta eragile nagusiak partaide izanik
Imagen
04.11.25
Kaltxangoko biribilgunean hasi da deskontaminazio pasiboko proiektu pilotua

Helburua airearen kalitatea hobetzea eta puntu neuralgiko horretan ibilgailuen zirkulazioari lotutako kutsatzaileak murriztea da
Imagen
29.10.25
I Energia Eguna: ekintza eta parte-hartzea, energia eraldatzeko

Santa Ana auzoan gauzatu zen jardunaldia Klima eta Energiaren 2025 Astearen baitan