Yllana taldeak bigarren kapote-pasea emango du ‘Muu! 2’ antzezlanarekin

25.04.13
Ermua Antzokia

“Yllana” antzerki taldeak ‘Muu! 2’ izeneko muntai aurkeztuko digu bihar Antzokian, gaueko 22,15etatik aurrera. Taldeak bere lehen antzezlana moldatu eta egokitu du, hasi zireneko hogeigarren urtea bete dutela ospatzeko. Muntaia David Ottonek zuzentzen du. Obran parte hartzen duen laukoteak, ondoko aktoreek osatzen dute: Fidel Fernández, Juan Francisco Ramos, Antonio Pagudo eta Luis Cao. Sarrerak 10 euro balio du. Sarrerak jada salgai daude Lobianon eta BBKko orotariko kutxazainetan eros daitezke. Edo beranduenik jota, ikuskizunari hasiera eman artean takilan bertan.

Yllanak bere lehen ikuskizunera bueltatu da, antzerkigintza munduan hasi zirela hogeigarren urteurrenaren ospakizunetan. Oraingo honetan zezenketaren mundua montora gisa jarriz eta kapote-pasea emanez. Antzeztu zuten lehen obraren bertsioa da “Muu” tauromakiaren mundua, ohorea, matxismoa, ausardia, aberria, festa nazionala… eta abarren satira bat zen, erritu batetan inplizitu dauden ezin hautsizko balio sakratuak, oraindik XXI mendean gizakia eta piztia zirko erromatarraren tankeraz aurrez aurre jartzen dituena.

1991n gazte gogotsu talde batek jarri zuen martxan antzerki-proiektu hau, baina ametsik onenetan ere ez zuten honaino ekarriko zituenik pentsatzen. Arrakasta handi hori “Muu” beraien lehenengo ikuskizunaren ondorio izan da batez ere. “Muu” tauromakiaren mundua, ohorea, matxismoa, ausardia, aberria, festa nazionala… eta abarren satira bat zen, erritu batetan inplizitu dauden ezin hautsizko balio sakratuak, oraindik XXI mendean gizakia eta piztia zirko erromatarraren tankeraz aurrez aurre jartzen dituena. Estreinatu zenetik hogei urte iragan direnean, Ylanak bere jaiotzako ikuskizun hura eskuartean hartu du berriro, orduan ere bazuen-eta taldeak geroago egingo zuen lanaren arrastoa: komediaren kontzientzia, erritmoaren zentzua, soinua beste pertsonaia bat bailitzan erabiltzea, bere estilo zuzena, eszenaratzeko jarrera baldarra eta pertsonaien osaera.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan