Minbiziari beldurra galtzeko borrokan gaude

26.04.13
Gizartea

AECC elkarteak urteroko diru-bilketa egingo du datorren astean. Aurtengo leloa titular gisa jarri dugun esaldia aukeratu dute; ‘Minbiziari beldurra galtzeko borrokan gaude’.

Minbiziari aurre egiteko Espainiako Elkartearen (AECC delakoaren) Ermuko taldeak diru-eske aterako da datorren asteko igandean, maiatzaren 5ean. Ermuko boluntarioek igandean mahaia jarriko dute Orbe Kardinalaren plazan eta kalerik kale ibiliko dira dirua eskatzen goizeko 10etan hasi eta arratsaldeko ordu 2ak artean, itsulapiko zuri eta berdeak eskuan hartuta. Boluntarioak dirua biltzen saiatuko dira, bildutakoa Ermuan minbiziari aurre egiteko erabiliko dutelarik.

Boluntarioek dirua biltzen arituko dira elkarteak doan eskaintzen dituen zerbitzuak bere horretan mantentzeko xedez: gaixoei eta familiakoei atentzio psikologiko eta soziala eskaintzeko, ospitale eta etxean laguntzeko, prebentzio eta osasun heziketa programak gauzatzeko, informazio eta prebentzio kanpainak antolatzeko eta Bizkaian onkologia ikerketa proiektuak finantzatzeko. Kolabora dezagun!

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko