Zertan erabiltzen ditu Udalak gure zerga eta sosak?

30.04.13
Erakundea

Gardentasunez … gauzak egiteko beste modua

Aurrekontua urtero Udalak onartzen duen dokumenturik garrantzitsuena da. Agirian eskuratzea aurreikusten ditugun diru-sarreren zifrak eta, gehienez jota, gastatu ahal izango ditugunen kopuruak adierazten ditugu, bai Udalean bertan; eta baita udal Kirol Erakundean, Euskaltegian eta Promosa nahiz Proimersa Sozietate Publikoetan ere.

Konplexutasun juridiko eta ekonomiko handiko dokumentu da, baina Udalean gardentasunean aurrera egiteko eta Ermuarrak gertaera eta erabakien lekuko hutsak baino gehiago zerbait gehiago izan zaiteztela bultzatzeko helburua dugunez, Aurrekontua azaltzen saiatu eta modu errazagoan aurkeztu nahi dugu, herritarrak herrian egiten den kudeaketaren protagonista izan zaitezten.

Hori horrela, Aurrekontuaren gauzarik azpimarragarrienak eskaintzera gatozkizue, biltzen dugun dirua zenbat den eta hori zertan gastatzen dugun zehazki ezagutu dezazuen herritarrok. Laburbilduz, zergen bidez bildutakoarekin zer egiten dugun.

Hori horrela, herritarroi dei egiten dizuegu maiatzaren 8ko asteazkenean, arratsaldeko 7etatik aurrera, informazio garrantzitsuena emateko Ermua Antzokian egingo dugun ekitaldira etor zaitezten. Aurrekontuaren gauzarik azpimarragarrienak eskiniko dizkizuegu, biltzen dugun dirua zenbat den eta hori zertan gastatzen dugun zehazki ezagutu dezazuen herritarrok. Laburbilduz, zergen bidez bildutakoarekin zer egiten dugun.

Informazio ekitaldiari bertaratutakoen arteko eztabaidarekin amaiera emango zaio, bertaratutako pertsonek galdera, iradokizun eta proposamenak egiteko aukera izango dutelarik.

Herritarrekiko dugun konpromisoa: gardentasuna

Halaber, hiriaren ikuspegi globala ordezkari politiko, teknikari eta hiritarron artean konpartitu nahi dugu, horrek ahalbideratuko baitigu guztiok ditugun eskariak eta sumatzen ditugun arazoak ezagutzea eta horien inguruan elkarrizketatzea, lurralde eta sektore interesak baturik, udalerrian pluraltasun, gizarte eta lurraldetasun oreka handiagoa lor dezagun.

Ziur gaude udalaren kudeaketa ekonomiko eta finantzarioaren gaineko informazioa hobetzeko hasi dugun bidea, gardentasuna areagotzeaz gain, udal-kudeaketaren eraginkortasuna hobetzen lagunduko digula.

Aurrekontua onartzeko prozedura eta egunak

Aurtengo 2013ari dagokion udal aurrekontu proiektua jendearen aurrean aurkeztu ondoren, maiatzaren 10era arteko epea izango dute udal-talde politikoek Aurrekontuei zuzenketak aurkezteko.

Maiatzaren 22an Udalbatzarrak Osoko Bilkura monografikoa egingo du, horretan 2013ko Aurrekontua eztabaidatu eta hasierako izaeraz onartuko delarik. Osoko Bilkura hori Ermua Antzokian eta arratsaldeko 7etan egingo dugu herritarrek horretan parte-hartzeko erraztasunak emate aldera.

Maiatzaren 29an udal Aurrekontuaren hasierako onespenari dagokion iragarkia udal webgunean eta Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko ditugu. Argitalpenaren ondoren hamabost lan eguneko epea zabalduz alegazioak aurkezteko.

Are eta informazio gehiago: atal propioa webgunean

Webgunean atal propioa prestatu dugu herritarrei Udalaren diru-sarrerak, gastuak eta finantzazioari buruz informazioa emateko.

Atal horretan 2013ko Aurrekontuaren agiria oso-osorik eskainiko dizuegu.

Horrez gain, informazio horren osagarri herritarroi Aurrekontua aurkezteko prestatu dugun power point agiria erantsiko dugu eta, baita ekitaldiaren grabazioa irudi eta soinuarekin ere. Hori bai, informazio ekitaldia amaitu eta ondorengo egunetan.

2014ko Aurrekontuari begira

Udalbatzak 2013ko otsailaren 27an egindako Osoko Bilkuran herritarrekin parte-hartze prozesua hasteko erabaki politikoa hartu zuen, ermuar guztiok parte-hartu, proposatu eta erabakitzerik izan dezagun Udalarekin batera, 2014rako eta ondorengo urtealdietarako udalak izango dituen errekurtsoen zati bat zertara erabiliko ditugun erabakitzeko, herriaren behar nagusiak zehaztu eta garrantzitsuenei lehentasuna emanez, urteko Aurrekontuan islatuz.

Aipatu erabakiarekin agerian jarri nahi izan dute bai Alkateak eta baita Udalbatza osatzen duten zinegotzi guztiek ere, udal Aurrekontua parte-hartze prozedura bidez prestatzeko borondate sendoa dutela. Udalean ditugun talde politiko guztiek helburua lortzeko prozesuarekiko konpromisoa eta horri errespetua diotela publikoki erakutsi nahi izan dute, prozesuari berari egonkortasuna emate aldera eta udalaren kudeaketa gardenagoa egite aldera.

Erabaki honekin herritarron partaidetza lortu nahi dugu, gertaera eta erabakien ikusle hutsa baino gehiago izan eta herriko kudeaketan protagonista aktiboa izatera pasa dadin. Guztion artean Ermuan bizi garenon benetako desio eta beharrekin bat datozen konponbideak bilatzeko, ermuar guztion bizi-kalitatea sustatu eta hobetzeko balioko baitu ahaleginak.

Ekainetik aurrera eztabaida- eta parte-hartze-prozesu bati ekingo diogu, Aurrekontu Parte-hartzaileak lantzeko prozeduraren gainean eta horrelakoak 2014an eta ondorengoetan izateko helburuaz. Zeregin horretan jarraituko dugun metodologia guztion artean zehaztuko dugu.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena