Maiatzeko zine programazioak 17 filma proposatzen dizkigu

02.05.13
Ermua Antzokia

Maiatzak eta zine programazioak 17 filma proposatuko dizkigu holebete honetan. Zine komertzialean 8 titulu, zineklubean beste bost eta haurrentzako emanaldietan beste 4 filma. Guztira, esan bezala, hamazazpi emanaladi. Hileko bonoak 13 euroren kostua du, zine komertzial eta zineklubean emango direna beste horrenbeste baitira. Hileroko erronkari jarraiki, antolatzaileek kalitatea eta entretenigarritasunean orekatua den programazio prestatzeko lanean izan dira. Asko dugu ikusteko eta horren inguruan kontatzeko, baina hurbilen dugunetik has gaitezen, gaurtik astelehenera bitartean izango dugunarekin.

Osteguneko zineklubean Walter Salles, ‘On the road’ proiektatuko dugu, Jack Kerouac-ek idatzitako eleberri mitikoan oinarritzen dena. Askatasun aske eta errutinaz eta monotoniaz erreta dagoen beat belaunaldiko lagun talde baten istorioa kontatzen da, inora eramango ez dituen bidai zoroan. Protagonistekin batera beat belaunaldiko izan ospetsuak ditugu, esaterako Neal Cassady, Allen Ginsberg, William S. Burroughs edo Jack Kerouac bera. Eleberriaren egokitzapena egiteko Walter Salles zuzendariari deitu zitzaion, Diarios de motocicleta tituluko road-moviearen egileari. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, gaztelerazko azpitituluekin, iluntzeko 8 eta erdietatik aurrera.

Larunbat arratsaldeko 7:30etan Isabel Coixet zuzendariaren ‘Ayer no termina nunca’ proiektatuko dugu lehen aldiz. Filma aktore sorta motza badu ere, kalitate handikoak dira Javier Cámara eta Candela Peña. Azken honek aktore onenaren saria jaso duelarik Malagako jaialdian. Filmaren argudioa ondokoa da: 2017 urtea da, Espainian gaude eta krisialdi sakonean jarraitzen dugu, egoera gainditu ezinik. Bost urte lehenago eta gertakizun gogor baten onodrioz banatzea erabaki zuen bikoteak topo eginen du, bizitza berrantolatzen saiatzen ari direnean. Filma bizia da, Coixetek zuzenduen bereziena. Sentibera, arriskutsu eta bikote protagonistaren interpretazio bikaina duena. Ayer no termina nunca igande gaueko 10etan eta astelehen arratsaldeko zazpi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.

Asteburuko bigarren proposamena Fisher Stevens zuzendari amerikarraren Tipos legales titulukoa da. Luxuzko aktore sortak lan egiten du, Al Pacino, Christopher Walken eta Alan Arkinek, hain zuzen ere. Mafiako kide edadetu bat espetxetik ateratzen da hogeita hamar urte bertan igaro ondoren. Lagun bat zaindu atean ongi etorria emateko. Gau horretan bertan askatasuna errekuperatu izana ospatzera aterako dira biak beste hirugarren batekin. Espetxean egondako denbora errekuperatu nahi izango dute , zoroen parei biliz. Eguna argitzean erabaki gogora hartu beharko du. Istorio argia, zahartzaroan eta adiskidetasunean zentratzen dena. Umore beltz eta akzioko thrillerraren tarte kokatzen da. Ikusgai, larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldekoz azpi eta erdietan.

Haurrentzat igandeko emanaldian eta arratsaldeko 5etan, para Monster High Scaris. Un viaje monstruosamente fashion titulukoa proiektatuko dugu. Monster High taldeko kideak obasesionaturik daude Sacaris hirira joan nahian, bertan nazioarteko moda lehiaketa gauzatuko baita. Lehiaketako irabazlea Madame Ghostier diseinatzaile famatuarekin lan egin eta ikasteko aukera izango du.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea: www.ermua.es/ermuantzokia

Lotutako albisteak

Imagen
30.05.24
Antzokiak 'Aquí no paga nadie' antzezlana hartuko du

Banarte Antzerki taldeak emanaldia eskainiko du bihar, ostirala, 20:30etik aurrera
Imagen
28.05.24
Zine proiekzioak irailera bitartean agur esango

Osteguneko zineklubean ‘Mamifera’ filma proiektatuko eta, horrekin, amaiera emango zaioz programazioari eta denboraldiari
Imagen
21.05.24
Ermua Antzokiak bi komedia dramatiko, wester bat eta animazio bat eskainiko ditu aste honetan

Proiektatuko ditu 'Siempre nos quedará mañana'; La Casa'; 'Hasta el fin del Mundo' eta 'Garfield' filmak