Pepe Viyuela antzezleak 'Encerrona' obra dakar Antzokira

02.05.13
Ermua Antzokia

Chao managementek Pepe Viyuela antzele ezaguna dakarkigu Ermura. Urte luzeetan, kritika eta ikuslegoaren babesa eskuratu eta gero, Pepe Viyuelak Encerrona lana plazaratu du ostera ere Errioxarra ‘Encerrona’ antzezlana tituluko muntaia berreskuratu du eta horrekin dator Ermua Antzokira. Antzezlea Viyuela bera bakarrik da eta, Elena Gonzalezen zuzendaritzari jarraiki antzezten du. Sarrerek hamabi euro balio dute eta jada BBK entitatearen orotariko kutxazainen sarearen, webgunearen bidez erosi ditzakegu. Eta baita ere, Lobiano Kulturgunera bertara joanda. Antzezpenak laurogeita hamar bat minutu irauten ditu.

Pailazo baten ikuspuntutik egunerokoaren gaineko gogoeta egiten du Encerronan. Pertsonaia agertokian harrapatuta geldituko da, eszenari ekin behar dionean gorriak eta bi ikusiko ditu.

Pailazoa gutariko bakoitzaren metafora da, haren jokoa berriz, gure bizitzarena: bizitzera behartuak gaude, baina baita antzeztera ere, oso ondo non sartu garen jakin barik aurrera egitera behartuak.

Lotutako albisteak

Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak
Imagen
21.01.26
Paloma San Basiliok ‘Dulcinea’ ikuskizuna aurkeztuko Ermua Antzokian

Ez dago sarrerarik eskuragarri, guztiak saldu direlako