Geldi unea Jubilatuen Zentroko taberna eta kafetegi zerbitzua esleitu artean

03.05.13
Gizartea

Gizarte-ongizate zinegotziak herriko Jubilatuen Zentroko taberna eta kafetegi zerbitzua esleitzeko prozedura berri bat hasi du. Kontratazio atalak prozedura ireki bidez zerbitzua esleitzeko deialdia ireki du, zeinaren xehetasun guztiak jasota dauden Kontratatzailearen Profilean. Horrez gain, deialdiaren berri ematen duen iragarki ofiziala, Bizkaiko Aldizkari Ofizialaren 81. alean, apirilaren 29koan, argitaratu zen. Espedienteak 1481/2013 zenbakia darama eta bertan zehazten denek zerbitzua urte betez kudeatzeko interesa dutenek beren eskaintzak aurkez ditzakete maiatzaren 14a bitartean. Urteko kontratuaz ordaindu behar den zenbatekoa bederatzi mila eta seiehun euro (9.600 €) dira.

Taberna kafetegia zerbitzuan indarrean izan den azken kontratua apirilaren hogeita hamarrean, hileko azken egunarekin batera, amaitu zen. Kontratuaren azken esleipendunak aurrekoetan ez bezala kontratua luzatzeari uko egin dio, arrazoi pertsonalengatik. Horregatik, establezimenduak ez du aterik ireki maiatzaren 1etik aurrera eta horrela mantenduko da interesdunen bat agertu esleitze-prozesu berria bukatu artean. Zerbitzua kudeatzen duen Gizarte Ongizateko sailetik aditzera eman dutenez “eperik laburrena izateko asmoa dugu”.

Nolanahi ere, Erdikokale 21eko kokatuta dagoen Pasealeku Zentroan dauden gainerako instalazioak zabalik eta jardunean mantentzen dira bazkideentzat, esaterako mahai-jokoen Aretoa, asteburuko dantzaldia, liburutegia eta gainerakoak

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu