Aurrekontuei buruzko ekitaldi informatiboa Ermua Antzokian

06.05.13
Erakundea

Atzerako kontaketari hasiera eman diogu. Bi egun besterik ez dira falta, berrogeita zortzi ordu gutxi gorabehera. Denbora tarte hori besterik ez da falta Udalaren diru-sarrera, gastu eta finantzazioari buruzko ekitaldi informatiboa egiteko. Ekonomiaren inguruko ekitaldi monografiko hori asteazkenean egingo dugu, Ermua Antzokian, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Udalbatzak oro har eta, Gobernu Taldeak, Ermuko Udalaren 2013 urtealdi ekonomikorako Aurrekontuak aurkeztuko ditu jendaurrean.

Ekitaldi deialdiak interesa eta ikusmina piztu ditu. Interesa herritar guztiok egin baitiogu galdera hori gure buruari: Zertan gastatzen ditu Udalak gu guztiok sosak? Et zehazkiago, zer egiten ote dute guri kobratutako zergatik bildutakoarekin? Galdera horiei eta askoz gehiagori erantzuna jasotzen hasiko gara asteazken arratsaldean?

Kuriositatea nioen, krisialdi honetan asko ikasi badugu ere (arrisku-prima, inflazio, beherapena, eta abar) ekonomiaz mintzatzea konplexua baita, beti ere. Eta aurrekontuak ekonomia dira, hortaz ez daude esandakotik urruti.

Asteburuan etxeko buzoian jaso dugu ekitaldiaren berri eman eta herritarroi Antzokira biltzeko eskatzen digun orrian. Ekitaldia arina eta bizia izango dela aurreikusita dago. Aurkezpenak ordu beta iraungo du, gehienez jota, eta ondorez, bertaratzen direnez zalantzak argitzeko edo beren iritzia adierazteko aukera izango dute, eskari-galderen atalean. Bigarren zati honetarako beste ordu bete erabiliko da.

Udal talde ezberdinetako hamazazpi zinegotziek ekitaldian izango dira, informazioa emateko helburuaz. Lehenengo saio honetan ez dute beren jarrera azalduko , ez eta 2013ko Aurrekontu proiektuaren inguruan botorik emango. Hori hamabost egun barru egingo duten ekitaldian izango da, maiatzaren 22ko arratsaldeko 7etan, ezohiko Osoko Bilkura eginen baitute Antzokian bertan, kontuak ezagutarazteko eta proposamenak jasotzeko hamabost eguneko tartea utzi ondoren.

Ekainetik aurrera, Udalbatzak, gizarte eragileak eta nahi duten herritarrak metodologia eta lan egiteko ildoak finkatuko dituzte, partaidetzan oinarrituriko Aurrekontuak prestatu eta adosteko 2014rako.

Lotutako albisteak

Imagen
21.05.25
drOp proiektuari buruz hausnartzeko eta emaitzak aurkezteko ekitaldia

Ostiralean Izarra Centren, 9: 30etatik 14:00etara gauzatuko den jardunaldian
Imagen
21.05.25
Gu guztion lana da Ermua jasangarriago egitea

Zure iritzia garrantzitsua da! Erantzun inkestari eta parte hartu saio irekietan
Imagen
19.05.25
2026ko Aurrekontu-partehartzaileen ‘Ermuak Erabakitzen du’ prozesuko bozketa zabalik

Egoitza elektronikoan edo Abiapuntun maiatzaren 30era bozkatu ahal izango dugu bideragarriak diren 31 proposamenen artean gustukoena