Gizonok, Berdintasunaren alde. Gizonok. Sexismoaren kontra

06.05.13
Gizartea

Ermuan, berdintasunaren alde lanean diharduen Gizon Taldeak, Zipriztintzenek, argazki erakusketa jarri du Emakumearen Topagunean, gizonok eta emakumeek berdintasunez eta begirunez harremanak izan ditzagun gizartea egiten ari den ahaleginari beraien ekarpena egiteko asmoz. Argazkiak Bilboko Deustu-San Inazioko Modulu Psiko-sozialeko kideenak dira -iaz Emakunde Saria irabazi zuenarenak- eta gure herria etorri dira,`Piper Txuriak´ Bilboko Gizon Elkartearen laguntzari esker. Bilduma Emakumearen Topagunean izango dugu ikusgai gaurtik hasita maiatzaren 31ra bitartean. Sarrera doan da. Instalakuntza zabalik egongo da astelehenetik ostegunera, goizez, 9:30etatik ordu 1 eta erdietara bitartean, eta arratsaldez, laur eta erdietartik zortzietara bitartean. Ostiraletan zabalik dago bakarrik goizez.

Taldeak dioenez beraien asmoa “zirrikitu bat zabaltzea da, gizon izateko eredu nagusiarekin bat ez datozen gizonei, baita andrazkoen aurkako bazterkeria eta indarkeria amaitu nahi dituztenei ere. Bide batez, gai hauen inguruan inoiz hausnarketarik egin ez dutenengana ere iritsiz, hausnarketa egiten has daitezen lagungarri izanez. Emakumeak ere jomuga dira, taldearen laguntza eskaintzeko eta beren izaera aintzat hartzeko, honako ekimenaz edo bestelakoez baliatuko direlarik etorkizunean.

Guztientzat argi izpi bat izan nahi dugu gizarte berria eraikitzeko bidean, non sexismorik eta desberdintasunik izango ez diren, non gizonezkook gizon izateko bestelako moduk aukeran izango ditugun. Bada beste modu bat gizon izateko “…jazarri eta menderatu baino, berdintasunean jardun eta errespetatu nahi duen gizonarentzat. Maite eta maitatzen ikasten duen gizona. Zaintzen eta zaindua izaten dena. Dituen min eta izuak adierazten dituena. Sentibera, sentikorra, hurbila, urkoa eta lankidea den gizona. Homofobia, sexismoaren eta emakumeen aurkako indarkeriaren aurka ohiu egiten duena. Eta haiekin bat egiten duena matxismo gabeko gizateri baten borrokan”.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu