Udalaren finantzazioari buruzko ekitaldi informatiboa zuzenean interneten, streaming bidez

07.05.13
Erakundea

Udalaren diru-sarrera, gastu eta finantzazioari buruzko ekitaldi informatiboa zuzenean interneten jarraitu ahal izango da, streaming bidez. Ekonomiaren inguruko ekitaldi monografiko hori bihar egingo dugu, Ermua Antzokian, arratsaldeko zazpietatik aurrera. Udalbatzak oro har eta, Gobernu Taldeak, Ermuko Udalaren 2013 urtealdi ekonomikorako Aurrekontuak aurkeztuko ditu jendaurrean.

Ekitaldi deialdiak interesa piztu ditu, horrelako aurkezpena ezohikoa delako, ez baita beste inon egin.Horren harira, atzo Eibarko SER irratiak alkatea elkarrizketatu zuen, ekimenaren inguruko hainbat gauza jakin asmoz. Jarraian eta gure ivooxeko kanal korporatiboan agintariaren hitzak oso-osorik uzten dizkizuegu, horiek entzun nahi duzuen guztiontzat. MP3 formatuko audioa da, entzun eta behera ekar daitekeena.

Asteburuan etxeko buzoian jaso dugu ekitaldiaren berri eman eta herritarroi Antzokira biltzeko eskatzen digun orrian. Ekitaldia arina eta bizia izango dela aurreikusita dago. Aurkezpenak ordu beta iraungo du, gehienez jota, eta ondorez, bertaratzen direnez zalantzak argitzeko edo beren iritzia adierazteko aukera izango dute, eskari-galderen atalean. Bigarren zati honetarako beste ordu bete erabiliko da.

Udal talde ezberdinetako hamazazpi zinegotziek ekitaldian izango dira, informazioa emateko helburuaz. Lehenengo saio honetan ez dute 2013 aurrekontu proiektuaz duten jarrera azalduko, ez eta horren inguruan botorik emango. Hori hamabost egun barru egingo duten ekitaldian izango da, maiatzaren 22ko arratsaldeko 7etan, ezohiko Osoko Bilkura eginen baitute Antzokian bertan, kontuak ezagutarazteko eta proposamenak jasotzeko hamabost eguneko tartea utzi ondoren.

Ekainetik aurrera, Udalbatzak, gizarte eragileak eta nahi duten herritarrak metodologia eta lan egiteko ildoak finkatuko dituzte, partaidetzan oinarrituriko Aurrekontuak prestatu eta adosteko 2014rako.

Lotutako albisteak

Imagen
03.12.25
Langabeentzako lan-orientazioko programa abian da

Lau hilabete iraungo du, martxora arte, eta inskripzioak zabalik daude
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
01.12.25
I. Gabonetako Postal Lehiaketaren emaitza erabakita

LHko 6. mailako ikasleak irabazi du eta udaleko Gabon mezuaren euskarri izango da