Musulmanen taldea Euskadin: elkarbizitzarako bitartekoak
Hithem Abdulhaleem irakasle siriarra aniztasunaren eskolako laugarren saioa emango du Ermuan, aste honetan gure herrian. Saioa ostagunean, maiatzaren 9an, egingo da, Lobiano Kulturgunean, arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Saioari jarri zaion izenburua ondokoa da: Herri musulmana Euskadin: elkarbizitzarako bitartekoak.
Hithem Abdulhaleem psikologian lizentziatutakoa da, Euskal Herriko Unibertsitatetik eta Damasko Unibertsitatetik (Siria). Islamaz eta immigrazioaz hitzaldi asko eman eta artikulu ugari argitaratu ditu. Bere espezialitatea migrazioen ikuspuntu psikosozial eta transkulturala dira. “Fundamentalismo erlijiosoa: fundamentalismo islamiarra musulmanen arabera, ikuspuntu psikosozialetik” izenburuko Doktore tesian aritu da ikertzaile gisa. ‘Pentsamendu islamikoa’ ikasgaiko irakasle eta laguntzailea da, eta baita Deustu Unibertsitatekoa ere. Irakasten dituen materien artean ondokoak ditugu: “Psikologia transkulturala: kulturen arteko ulermenerako tresna”, “Fenomelogoia eta psikologia transkulturala” eta “Gaur eguneko pentsamolde islamiarra”. Immigrazioagatiko Itun Soziala testua idazteko eskaera jaso duen Aditu Batzordeko kide da.
Tailerra azken hilabeteetan gauzatzen ari diren hainbat saioetako laugarrena da, Aniztasunaren Eskola deitu izan diogun ekimenaren baitan. Horren bidez ermuarroi oro har eta interesatuei bereziki immigrazioaren inguruko datu, ezagutza eta bitartekaritzan erabil ditzakegun tresnak aurkeztu nahi zaizkigu, herriko elkarbizitza kulturalarentzat mesedegarri izango delakoan baikaude.
Lotutako albisteak

Datorren larunbatean Kulturarteko Jaiaren beste edizioa ospatuko Ermuan

Erakusketa batek gaurkoan hasiera emango dio eta larunbatean kulturen arteko jaialdiarekin itxiko den egitarauari

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu