La Gran boda eta Combustión filmak proiektatuko Ermua Antzokian asteburuan

08.05.13
Ermua Antzokia

Zineklubeko emanaldiarekin hasiera emango diogu asteko zine programazioari. Ostegunean, Pierre Schöllerek zuzenduriko El ejercicio del poder filma frantsesa ikusi ahal izango dugu. Drama trinkoa da, ministro baten lan konplexua kontatzen duena, protagonista Frantziako bizitza politiko zurrunbilotsuan moldatu behar duelarik, botereagatiko borrokan, kaosean eta krisi aldi ekonomikoan moldatu behar duelarik. Idazkari pertsonalaren deiak ohetik altxatuko du Bertrand Saint Jean, garraio ministroa, autobus bat sakan batetik behera erori dela esateko. Boterean jardutea lan gogorra eta sofistikatua da; politikariak berak eraikitzen lagundu duen labirinto batean harrapaturik nola moldatzen den erakutsiko digu. Goi mailako politikari egindako begiratu txukuna da. Filmak 11 izendapen jaso zituen Cesar sari frantsesetan. Filma jatorrizko bertsioan ikusi ahal izango dugu, gaztelaniazko azpitituluekin.

Larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan Daniel Calparsoro zuzendari bilbotarraren azken lana ikusteko aukera izanen dugu, Combustión titulua duena. Mikel ezkontzear dago betiko neskalagunarekin, zeinak gurasoengandik bitxitegia jaso zuen herentzian. Konpromiso-jaian zerbitzari gazte bat ezagutzen du, harremana horrek mundu guztiz bizkorrera eramanez. Zilindrada eta adrenalina handiko kotxea daude thriller irmo honetan, filma komertziala izan arren bururik galdu ez duena eta gidoi oso eta landua duena. Combustión igande gaueko 10etan eta asteleheneko zortzi eta erdietan ikusteko parada izango dugu.

Asteburuko bigarren filma La gran Boda komedia estatubatuarra da, Justin Zackhan zuzendariarena. Komedia dibertigarri honek aktore sorta bikaina du: Robert De Niro, Susan Sarandon, Diane Keaton eta Robin Williams, beraien lan sendoak komediaren maila igo duelarik. Adoptaturiko semearen ezkontzak eta neska ezkongaiaren amak dituen ideia bitxiak, Bebe ikusle hutsa izatera eramango dute momentu insolito, egoera konprometitu eta zailak izango dituen ezkontza horretan guztia ondo atera dadin. La gran boda larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan proiektatuko dugu.

Haurrentzako emanaldian, Marmaduke filma ikusi ahal izango dute haurrek domekan. Txakurren arteko komedia honetan protagonistak elkarbizitza zaila izango du kaleko txakur eta pedigridunekin baren jabeak etxez aldatu eta hiri berri batera bizitzera joan eta gero. Maitemintzen den txakur emea konkistatu ahal izateko borrokatu egin beharko da. Aste honetan Euskal Liburu eta Diskoen azoka izanen dugunaren aitzakiaz, Marmaduke euskaraz proiektatuko da, ohikoa dugun arratsaldeko 5etan.

Argibide gehiagorako ikus Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
13.05.25
‘Los pecadores’ eta ‘Muy lejos’ filmak Ermua Antzokiaren asteko zine proposamenak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude
Imagen
07.05.25
Korrontzi eta Alboka Musika Eskolako Bandaren kontzertua

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro
Imagen
06.05.25
"Sorda" eta "Confidencial", asteko zine egitarauko protagonistak

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan