Nola homologatu daitezke atzerrian egindako prestakuntza eta ikasketak?
Getxoko Kosmopolis elkarteak immigranteei zuzendutako tailerra gauzatuko du bihar Ermuan. Tailerrari jarri dioten titulua ondokoa da: Homologazio akademikoa beharrezko pausoa lana eduki nahi bada”. Tailerra Lobiano Kulturgunean egingo da arratsaldeko sei eta erdietatik aurrera. Ekimena Immigrazio udal zerbitzuaren laguntzarekin antolatu da eta Foru Gizarte Ekintzaren babesarekin.
Atzerrian ikasketak egin dituzten pertsonei ikasturte eta tituluek homologatzeko egin beharreko izapideak azalduko dira tailerrean, ikasketa horiek Espainiakoekin baliokidetzeko eta emango agintariek kontuan hartzeko. Ikasketak eta prestakuntza kreditatzea lana modu eraginkorrean bilatzeko aurrerapausotzat jotzen da eta, baita, aukera berdintasunerantz.
Tailerra ikasketak eta prestakuntza akademikoa duten pertsona immigranteentzat pentsatuta dago, esterako Batxilergoa, Lan Heziketa edota unibertsitatekoak.
Kosmopolis elkartea Gobernuz Kanpoko Erakundea (GKE) da, zeinak atzerritarrei laguntzeko helburua duen. Elkartea eremu horretan hainbat urte lanean zeramatzaten profesional taldeak eratu zuen, pertsona ororentzat bizitza duina defendatzen duelako eta jokabide hori ardatz eta ezaugarri izanik egiten dituen jarduera guztietan. Elkarteak Algortan (Getxon) du bere egoitza. Harremanetarako telefonoa 688 605 551 da. Helbidea Alangoeta kalea 8, etxabeko lonja. 48992 Algorta.
Lotutako albisteak

Saharar segizioak Udal Osoko Bilkuren Aretoa eta Edaal harrera-etxea bisitatu ditu

12 tona elikagai eta hamar mila euro bildu dituzte aurtengo erronkan

Elikagaiak martxoaren 24tik 28ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 29, Ermuan