La Mula eta Tierra prometida proiektatuz, zine programazioak bide erdia beteko aste honetan
Maiatzeko zine programazioak bide erdia beteko du aste honetan, zinekluba osteguna 16an proiektatuko baitugu. Egun horretan Danimarkako Noche de vino y rosas komedia proiektatuko dugu, Ole Christian Madsen zuzendariarena. Christianek porrot egitear dagoen ardo denda du. Emazteak futbolari argentinar batekin joan da, Buenos Airesen bizitzen ari delarik. Dibortziorako paperak sinatzearen aitzakiaz semea eta biok Buenos Aires hirira doaz, protagonistak emaztea birkonkistatzeko asmoa duelarik. Komedia zoroa da, bikote protagonistak lan bikaina egiten duelarik. Filma Buenos Aires hiria goraipatzen du eta ironiaz begiratzen dibortzio, ardo, futbol, gazteriako amodio eta eslaviar eta latindar kulturen arteko talkari. Noche de vino y de rosas titulua jatorrizko bertsioak proiektatuko da, gaztelaniazko azpitituluekin, iluntzeko zortzi eta erdietatik aurrera.
Zine komertzialaren txanda larunbat arratsaldeko zazpi eta erdietan hasiko dugu, Gus Van Sant zuzendariaren azken lanarekin. Filma Tierra Prometida titulukoa da eta bere protagonista Matt Damon da. Lanak lur-azpitik gas ateratzeko –fracking izenaz ezagutzen dugun- teknikaren inguruko gauzak kontatzen ditu. Steve eta bere lankidea krisiak jotako herrixka txikira iritsiko dira eskaintza ekonomiko eginez, bertako nekazariek gasa ateratzeko putzuak zabaltzea lagatzearen truke. Lan erraza izango zutela uste bazuten ere, gauzak zaildu egingo zaizkie institutuko irakasle batek teknika hori erabiltzea ekarriko dituen ondorioak azaltzen hasi eta gero. Drama xurgatzailea eta bihotz zabaldutakoa da, Matt Damonek lan txukuna egiten duelarik. Filmak gai polemikoa ukitzen du, manipulazioan erori gabe. Hori horrela, urteko hamar pelikulen artean kokatu dute EEBBetan. Tierra prometida igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ere ikusi ahal izango dugu.
Asteburuko bigarren proposamena La Mula tragikomedia espainiarra da. Espainiako gerra zibilaren ezohiko ikuspuntua lantzen du. Aldi berean pikaro eta samurra da. Juan Castro gudariak gerra gorrian bakarrik utzitako mandoa aurkitzen du. Etorkizunean pentsatuaz mandoa berarentzat gelditu eta ezkutatzea bururatzen zaio, ideiak hainbat egoera barregarri izango dituelarik ondorio. La Mula filmak Berlangak egindakoak bezala funtzionatzen du, Mario Casas aktoreak bere karrerako lanik onena egin du. Filma surrealista eta landua da, inor epel utziko ez duena. La Mula larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko zazpi eta erdietan ere ikusteko aukera izango dugu.
Haurrentzako emanaldiari dagokionez, igandean El corazón del roble animaziozko filma espainiarra proiektatuko dugu. Hotzak Dragoi mendixkaren bizitza kolokan jarriko du. Iratxo txiki batek Jainkoei laguntza eskatzen die, horiek bere erreguari erantzun bitxia emango diotelarik. Filma hau arratsaldeko 5etan proiektatuko dugu, betiko legez.
Argibide gehiagorako, ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.
Lotutako albisteak

Asteko karteldegian baita ‘La historia de Souleymane’ eta ‘Una noche en Zoopolis’ daude

Ermua Antzokian, ostiraleko 20:30 etan. Sarrerak 10 euro

"El segundo acto" eta "Misión Panda en África" ere ikusgai izango ditugu datozen egunetan