AECC boluntarioek ia 4.500 € bildu dituzte eta Ermuarroi laguntza eskertu diote

15.05.13
Gizartea

Minbiziari aurre egiteko Espainiako Elkartearekin bat Ermuan lankidetzan jarduten duten pertsonek 4.461 euro bildu dute dirua biltzeko xedez, maiatzaren lehenengo igandean egindako ateraldian. Bildutako diru-kopurua iaz lortutakoa baino %6 gehiago izan da. Hori horrela, boluntarioek Ermuko herriari beren esker ona adierazi nahi diete, beren ezinbesteko babes eta laguntzagatik.

Boluntario gisa jarduten dutenek beren eskerrona adieraziz ohar bat bidali digute zabalkundea eman diezaiogun. Horretan hitzez hitz honako idatzi dute: “bihotzez eskerrak ematen dizkiegu urterik urte gauzatzen ditugun jarduerekin bat egin eta horietan laguntzen diguzuen pertsona eta erakunde guztioi: minbiziari aurre egiteko diru-bilketa solidarioa, loteriaren salmenta, mahai apaingarrien lehiaketa, pintxoen azoka, eta abar luzean”.

Oharrak azken paragrafo bat du:” Eskerrak bihotzez AECC entitatean Bizkaian atenditzen dituen pertsona, gaixo eta familia guztien izenean, horien baitira zuen ekarpen eta laguntzaren hartzaile zuzenak. Eskerrik asko!

Lotutako albisteak

Imagen
03.03.26
Zaldibarko zabortegiaren ikuskatze-akta ezagutu ondoren, Ermuak azalpenak eskatu dizkio Eusko Jaurlaritzari

Gutuna bidali dio gaur Industriako sailburuari eta neurriak premiazko izaeraz hartzeko eskatu
Imagen
02.03.26
‘Story Time’ ingelesezko ipuin kontaketaren saio berria

Hurrengo larunbatean, arratseko 17:30etan, udal Liburutegian
Imagen
27.02.26
Zaurgarritasun egoerak detektatzeko koordinatuko dira Udala eta farmaziak

Udalak eta Elkargo Ofizialak lankidetza-hitzarmena sinatu dute premia soziosanitarioak detekzioa sustatzeko, irizpideak adosteko eta topaguneak sortzeko