Jubilatuen taberna lehenbailehen irekitzeko xedez, aukerak aztertzen ari da Gizarte Ongizate Saila
Herriko jubilatuen taberna lehenbailehen zabaltzeko asmoz, dauden aukera zenbait aztertzen ari da Udala eta zehazki Gizarte Ongizate alorra. Arduradunek izan daitezkeen aukera ezberdinak aztertzen ari dira taberna-kafetegiaren zerbitzua esleitzeko prozedura bukatu ezinik geratu baitziren atzokoan bertan. Prozedura baloratzeko bildu zen kontratazio mahaiak lehiaketa hutsik lagatzea erabaki zuen, deialdian emandako epearen barne aurkeztu diren bi proposamenek baldintzak betetzen ez zituztela frogatu ondoren. Izan ere, lehiaketa ateratako zerbitzua kontratatzeko ezintasuna baitzuten, Estatuko Kontratu Legean jasotakoaren arabera.
Nolanahi ere, Ermuko Nagusien Elkarteak kudeatzen duen udal Jubilatuen Etxea –Erdikokale 21ean dagoen, Pasialeku Zentroa deritzana-, zabalik dago erabiltzaile diren guztientzat. Pasialeku Zentroan, zabalik eta erabilgai daude esaterako mahai-jokoen aretoa, asteburuko dantzaldia, liburutegia eta podologia bezalako gainerako zerbitzuak.
Taberna eta kafetegiaren zerbitzuko egoera kronologiaren arabera antolatuta.
- Apirilaren 30eko martitzenean, establezimendua zerbitzurik gabe geratzen da, azken esleipendunaren kontratua bukatu eta gero. Ez da luzapenik izan.
- Udalak apirilean zerbitzua esleitzeko premiazko prozedura hasi zuen, Kontratatzailearen Profilean argitaratuz. Eta baita, 2013.04.29ko BAOren alean iragarkia plazaratuz.
- Proposamenak aurkezteko azken eguna maiatzaren 14a izan da. Ermuko bi herritarrek prozedurara aurkeztu dira eta eskaintzak egin dituzte.
- Kontratazio mahaia proposamenak aurkezteko epea itxi eta biharamunean, maiatzaren 15ean batzen da. Gutun-azalak ireki eta Administrazioarekin kontratatzeko agiriak aztertzen ditu.
- Lege Aholkularia ohartzen da aurkeztutakoetatik ez batak ez besteak ez duela zerbitzua kontratatzeko baldintzak betetzen Estatuko Kontratu Legean jasotakoaren arabera.
- Hori horrela, Legeak esandakoari jarraiki, kontratazio-mahaiak lehiaketa hutsik lagatzea erabaki du.
Lotutako albisteak

Herritarrok ekarpenak egin ahal izango ditugu datorren ekainaren 10era arte

Ermua Kirolakek uztailerako ikastaroak antolatu ditu, modu dibertigarrian igerian ikasteko

Baliabide ekonomiko nahikorik ez duten pertsonentzat, hileko diru-sarreren arabera