El gran Gatsby 3D eta Stoker filmek amaiera emango maiatzeko zine komertzialari eta irailera bitarteko etena ekarriko

21.05.13
Ermua Antzokia

Zine komertzialaren maiatzeko programazioa Ermua Antzokian bukatzear dago. Udako hilabeteetan programaziorik edukiko ez dugunez, irailera arteko etena izango da. Aste honetan aparteko eskaintza izanen dugu, gusturik apartenak asetzeko bestekoa. Osteguneko zineklubean Danimarkan egindako ‘La Caza’ drama ikusi ahal izango dugu. Zuzendaria Thomas Vinterberg da eta protagonista Mads Mikkelsen. Azken honek aktore onenaren saria jaso zuelarik iaz Canneseko Jaialdian filma honegatik. La Caza drama gogorra da, justizia ezan eta aurreiritzietan oinarritzeak ekar dakiguken arriskuetan zentratzen dena. Lucas bizitza berrantolatzen hasi da dibortzio gordin baten ondoren. Oraindik orain, gauzak okerragoak izan daitekeela espero ez arren, gauza korapilatu eta zaildu egingo da herrixkan pederasta bat izan daitekeela zabaltzen hasten denean. La Caza tentsio handiko filma da, ikuslea deseroso senti arazten duena. Mikkelsen modu sinesgarrian errepresentatzen du, zeina leporatzen zaion delitu gordinaren errudun ez dela frogatzeko gauza ez den. Filma jatorrizko bertsioan proiektatuko dugu, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera.

Zine komertzialaren proiekzioak larunbatean hasiko ditugu. Arratsaldeko zazpi eta erdietan Francis Scott Fitzgeraldek idatzitako eleberri apartan oinarriturik dagoen El Gran Gatsby titulukoa ikusi ahal izango dugu, 3Dimentsiotan. Protagonistak Leonardo DiCaprio eta Tobey Maguire dira. El Gran Gatsby literaturan leku esanguratsua duen pertsonai baten gorakada eta jauzia kontatzen du. Gatsby gizon misteriostua eta oso aberatsa da, gazteriako amodioa berreskuratzearekin tematuta dagoena. Gran Gatsby ikusgarria da eta gizartearen subkonzientean grabaturik geratu zena irudikatzen duena, Ameriketako 20. hamarkada hain zuzen. Di Capriok lan bikaina egin du. Gran Gatsvy ikusi ahal izango dugu baita ere igande gaueko 10etan eta astelehen iluntzeko 20:30etan.

Asteburuko bigarren proposamena Park-Chan-wook zuzendariaren Stoker thriller psikologikoa da. Aktore protagonistak dira Mia Wasikowska, Matthew Goode eta Nicole Kidman. Stoker ezusteko istorioa da, zeinak kultuko filmean bihurtzeko bidea hartu duen. Indiaren aita istripuz hil egin da, hori horrela Charlie osaba neskatilaz eta bere ama ez egonkorraz kargu egiteko, bikotearekin bizitzera joango da haien etxera. Gazteria, inozentzia eta mendekua Stokerren filmean agertzen diren hiru osagai dira. Edertasun basatia duen filma da, arauak hautsi nahi dituena. Stoker larunbat gaueko 10etan eta igande arratsaldeko 7:30etan ikusi ahal izango dugu.

Haurrentzko emanaldian, igandeko 5etan, ‘Memorias de un zombie adolescente’ titulukoa proiektatuko dugu, terrorezko komedia. Egonezin existentzial handiko zombie batek harremanetan hasten da neskatila gizatiar batekin. Harreman bereziak zonbientzat ez ezik gizateriarentzat aldaketa nabarmena suposa dezake. Komendia gatzduna da, umorez eta xarmaz beterikoa dagoena. Une ona pasatzeko filma da, 12 urtetik gorakoentzat gomendatzen dena. Ohiko legez, arratsaldeko 5etan proiektatuko dugu.

Argibide gehiagorako ikus Ermua Antzokiaren mikrositea.

Lotutako albisteak

Imagen
02.12.25
Ermua Antzokiak aurtengo lau estreinaldi eskainiko ditu

Aste honetan "Bugonia", "Los Tigres", "Die, my love" eta "Cuerpos locas" proiektatuko ditu.
Imagen
01.12.25
Ermua Antzokiak eta Lobianok 19 ikuskizun eskainiko dituzte datorren urtarriletik maiatzera bitartean

Programazioa askotarikoa da eta musika, antzerkia, umorea, dantza, zirkua eta familia ikuskizunak biltzen ditu
Imagen
26.11.25
‘Tanttaka'k bizitzaren zailtasunen inguruko endredozko komedia aurkeztuko Antzokian

‘Badakizu plastikozko loreak ez direla inoiz bizi izan, ezta?', antzelana, ostiralean 20:30ean